Antonio de Nebrija

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elio Antonio de Nebrija» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antonio de Nebrija
Retrato de Antonio de Nebrija (fondo blanco).jpg
Bizitza
Jaiotza Lebrija1441
Bizilekua Lebrija
Salamanca
Bolonia
Alcalá de Henares
Lehen hizkuntza antzinako gaztelania
Heriotza Alcalá de Henares1522ko uztailaren 5a (80/81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
latina
gaztelania
antzinako gaztelania
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea, filologoa, grammariana, unibertsitateko irakaslea eta Bibliaren itzultzailea
Enplegatzailea(k) Salamancako Unibertsitatea
Mugimendua humanismoa
Izengoitia(k) Antonio of Lebrixa

Antonio Martínez de Cala y Xarava[1]Antonio de Nebrija deituraz ezagunagoa— (Lebrija, Sevilla, Gaztelako koroa, 1441Alcala de Henares, Madril, Gaztelako koroa, 1522ko uztailaren 5a) pizkundeko humanista eta gaztelaniaren gramatikaria izan zen. Historialari, pedagogo, astronomo eta poeta ere izan zen.

Izen handia izan zuen Boloniako Real Colegio de Españan ikasi zuenean eta, 1492an, gaztelerako lehen gramatikaren autore izan zen. Era berean, urte horretan bertan, latin-gaztelania hiztegi bat ere sortu zuen eta, 1494an, berriz, gaztelania-latinezkoa ere bai, beste hizkuntzetako hiztegiei aurrea hartuz.

Bizitza eta lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Martínez de Cala y Xarava Lebrijan jaio zen, Sevillan, Gaztelako koroaren pean zegoen garaian, 1441ean. Aita judu jatorriko Juan Martínez de Cala izan zuen; eta ama, berriz, Catalina de Xarava y Ojo, katolizismora etorritako judua. Bigarrena izan zen bost senideren artean.

Sorterriaren izena hartu zuen, jaiotzako deituren ordez (Martínez de Cala y Xarava).[2] Lebrijaren antzinako izena jarri nahi izan zuen: Nebrissa Veneria. Salamancan eta Italian egin zituen ikasketak, Boloniako Unibertsitatean. Kordobako gotzaintzak eman zion Teologia ikasteko beka eta beste 10 urtetan egon zen Bolonian.

Espainiara itzuli zenean, Elio ezizena hartu zuen eta Sevillan egin zuen lan Fonseca artzapezpikuarentzat.[3] Sevillako katedraleko kaperan irakatsi zuen 1470 eta 1473 artean eta urte honetan lortu zuen Gramatikako irakasle izatea Salamancako Unibertsitatean.

Alcala de Henareskoan irakasle izan zen. XV. mendearen amaieran, Italiako Errenazimentuaren ideiak sartu zituen Espainian. Espainiar humanistetan garrantzizkoena izan zen.

1473an ezkondu zen Isabel Solís de Maldonadorekin:

« Quiso la fatalidad que la incontinencia me precipitase en el matrimonio...[4] »

Bikoteak 6 seme-alaba izan zituen: Marcelo, Alonso, Fabián eta Sebastian bikiak, Antonio eta Sancho; denak erudizio handikoak, azkena batez ere. Francisca izan zen alaba eta hau ere ez zen atzera geratu, aitaren gaixoaldietan bera izan ohi baitzen ordezko.[5]

Nebrijak idatzitako Gramática castellana (1492) hizkuntza erromantze baten lehendabiziko azterketa gramatikala da. Halaber Alcalako Biblia poliglotaren idazketan esku hartu zuen. Bestalde, kulturaren alor asko landu zituen: latinaren gramatika, pedagogia, idazle klasikoei buruzko iruzkinak, historia eta arkeologia lanak, etab. Introductiones latinæ (1481), Cosmographia (1489), Vocabulario latino-español (1492) eta Reglas de ortografía castellana (1517) horietako batzuk dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio de Nebrija Aldatu lotura Wikidatan