Francisco de Aldana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francisco de Aldana
Bizitza
Jaiotza Napoli1537
Herrialdea  Espainia
Heriotza Ksar el-Kebir1578ko abuztuaren  4a (40/41 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, gudaria eta diplomazialaria
Genero artistikoa olerkigintza

Francisco de Aldana (Napoli, 1537 - Ksar el-Kebir, 1578ko abuztuaren 4a), izengoitiz el Divino deitua, espainiar militar eta olerkaria izan zen. Miguel de Cervantes eta Francisco de Quevedok haren poesia goraipatu zuten arren, ez da Urrezko Mendeko beste idazle batzuk bezain ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak extremadurar kapareak ziren. Gaztaroa Florentzian igaro zuen, eta han neoplatonismoaren berri izan zuen. 1553an hasi zuen karrera militarra. 1557an Saint-Quentingo guduan borrokatu zen. Italiatik Flandesera bidali zuten eta, besteak beste, Haarlem eta Alkmaarko setioetan parte hartu zuen[1]. 1578an Sebastian I.a Portugalgoaren aholkulari militar izendatu zuten, eta urte horretako abuztuaren 4an hil zen, Ksar el-Kebirko guduan[2].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco de Aldanaren obra haren anaia Cosmek argitaratu zuen, bi liburutan (Milan, 1589; Madril, 1591). Poema batzuetan, bizitza militarraz nardatua zela eta atseden hartzeko gogoa zuela azaldu zuen[1]. Horiez gain, aipagarriak dira Fábula de Faetonte, Canción a Cristo crucificado eta, batez ere, Epístola a Arias Montano sobre la contemplación de Dios y los requisitos della hau:

«

Pienso torcer de la común carrera
que sigue el vulgo y caminar derecho
jornada de mi patria verdadera;

entrarme en el secreto de mi pecho
y platicar en él mi interior hombre,
dó va, dó está, si vive, o qué se ha hecho.

Y porque vano error más no me asombre,
en algún alto y solitario nido
pienso enterrar mi ser, mi vida y nombre

y, como si no hubiera acá nacido,
estarme allá, cual Eco, replicando
al dulce son de Dios, del alma oído.[3]

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Marías Martinez, Clara Letras sin sol: la visión de Flandes en dos poetas soldados del renacimiento español Lectura y signo: revista de literatura, ISSN 1885-8597, Nº. 6, 1, 2011, págs. 139-169 dialnet.unirioja.es . Noiz kontsultatua: 2015-07-02 .
  2.   García González, Ramón Datos biográficos de Francisco de Aldana Biblioteca virtual Miguel de Cervantes cervantesvirtual.com . Noiz kontsultatua: 2015-07-02 .
  3.   Aldana, Francisco de Epístola a Arias Montano sobre la contemplación de Dios y los requisitos della poesiacastellana.es . Noiz kontsultatua: 2015-07-02 .