Joan III.aren biloba eta ondorengoa izan zen. Hiru urte zituela egin zuten errege, jesuitek hezi zuten eta Iparraldeko Afrikakomusulmanak menderatuko zituen Kristoren kapitain nagusitzat ikusi zuen bere burua gaztetandik. Amona, Katalina Austriakoa, eta aitonaren anaia, Henrike kardinala, izan zituen gidari eta erregeorde. 1574an egin zuen lehen gudualdia Marokon eta 1578an lehorreratu zen Larachetik hurbil, hamabost mila soldadu zituen armada bateko buru. Guztiz xehakatu zituzten Abd al-Malik buruzagi arabiarrak gidaturiko gudariek, eta Sebastian bera hil zuten gudu hartan.
1580anFilipe II.a Espainiakoa Portugalez jabetu ondoren, Sebastian erregea Portugal askatzeko piztu zelako berria zabaldu zen bazter oro, eta haren nortasuna hartu zuten lau gizon atxilotu eta hil zituzten 1584-1598 urteetan. Portugalgo nazionalismoaren sinbolo bihurtu zen Sebastian erregea.