Franciscus Sylvius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Franciscus Sylvius
Franciscus Sylvius and his Wife.jpg
Bizitza
Jaiotza Hanau1614ko maiatzaren 11
Herrialdea  Herbehereak
Heriotza Leiden1672ko azaroaren 19a (58 urte)
Hezkuntza
Heziketa Academy of Sedan
Leidengo Unibertsitatea
Basileako Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Adolphus Vorstius
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak arte bildumagilea, medikua, anatomista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Leidengo Unibertsitatea
Franciscus Sylvius.

Franciscus Sylvius —jaiotza izena: Franz de le Boë— (Hanau, Alemania, 1614ko martxoaren 15a - Leiden, Herbehereak, 1672ko azaroaren 19a) sendagilea izan zen. Leidengo Unibertsitateko irakasle izan zen. Bizitzako gertaera guztien eta eritasunen printzipioa kimikan dela zioen, eta kimika medikuntzan erabili zuen lehenetakoa izan zen. Medikuntzan mistika alde batera utzi, eta fisika eta kimikako legeez baliatu beharra zegoela zioen.

Garuneko hirugarren eta laugarren bentrikuluak bereizten dituen hodia (Sylviusen akueduktu deitua), bosgarren bentrikulua (Sylviusen bentrikulu deitua), garunaren erdialdeko arteria (Sylviusen arteria), eta aurrealdeko gingila eta parietala tenporaletik eta okzipitaletik bereizten dituen pitzadura (Sylviusen pitzadura) aurkitu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]