Frankenstein Gaztetxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frankenstein Gaztetxoa
Filma
Jatorrizko izena Young Frankenstein
Urtea 1974
Generoa comedy horrorra
beldurrezko zinema
film adaptazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
alemana
Oinarritzat hartutakoa Frankenstein
Iraupena 106 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Santa Monica
Narratibaren kokalekua Transilvania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mel Brooks
Gene Wilder

Gidoigilea(k) Mel Brooks
Gene Wilder

Antzezlea(k)
Marty Feldman
Peter Boyle
Teri Garr
Madeline Kahn
Cloris Leachman
Kenneth Mars
Richard Haydn
Gene Hackman
Gene Wilder
Liam Dunn
Danny Goldman
Arthur Malet
Berry Kroeger
Leon Askin
Michael Fox
Oscar Beregi, Jr.
Rolfe Sedan
















Ekoizpena
Ekoizlea Gene Wilder
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa John C. Howard
Bestelako lanak
Musikagilea John Morris
Argazki-zuzendaria Gerald Hirschfeld
Sariak
Kanpo loturak

Frankenstein Gaztetxoa (ingelesez: Young Frankenstein), 1974ko film komiko estatubatuar bat da, Mel Brooks estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko komedia film bat da. Gene Wilder, Teri Garr, Cloris Leachman, Marty Feldman, Peter Boyle, Madeline Kahn, Kenneth Mars eta Gene Hackman. Gidoia Brooks eta Wilderrek idatzi zuten.

Filma beldurrezko zinemaren parodia bat da, bereziki Mary Shelley ingeles idazlearen Frankenstein eleberriaren film egokitzapenena. Gainera, 1931ko Frankenstein filmari gorazarre txiki bat egin zioten, Frankenstein Gaztetxoa filmako laborategian agertzen diren burmuinak, 1931ko filman agertzen ziren burmuin berberak zirelako. Mel Brooks bere filma zuri-beltzan filmatu zuen, film zaharrei beste gorazarre bat egiteko.

Frankenstein Gaztetxoa, 28. postuan dago Total Magazine aldizkarirako denbora guztietako 50 filmen hoberen artean; 56. postuan, Bravo kateako “100 film dibertigarrienak”; eta 13. postuan, American Film Institute-ko “denbora guztietako 100 film amerikar dibertigarrienak”.

2003an, AEBetako National Film Preservation Board-ek Frankenstein Gaztetxoa izendatu zuen “kulturalki esanguratsua” eta aukeratuta izan zen bere kontserbaziorako AEBetako Kongresuaren liburutegiko National Film Registry delakoan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frederick Frankenstein doktorea (Gene Wilder), medikuntzako irakasle bat da unibertsitate estatubatuar batean eta Elizabeth (Madeline Kahn) astunaren senargaia. Gainera, Frankensteini jendeak bere aitona zientzalari ero ospetsua zenari buruz mintzatzen entzutea jasangaitza zaio, horregatik behin eta berriz bere abizena jatorrizko Frankenstein izan beharrean "Fronkonstin" ahoskatzen dela errepikatu ohi du.

Egun batez, Frankensteinen irakastordu baten ondoren, abokatu bat hurbildu eta bere aitona hil berri dela esango dio. Beraz, Frederick erabakitzen du Transilvaniara joatea (bere aitonaren gaztelura). Bertan, bere laguntzaile berria ezagutzen du: Inga erakargarria (Teri Garr). Gainera, ere ezagutzen ditu bere aitonaren zerbitzari ohiak: Igor konkorduna (Marty Feldman), berak "Aigor" ahoskatua, eta Frau Blücher (Cloris Leachman) giltzaria, bere aitonaren maitale ohia. Hirurek Frankenstein doktoreari laguntzen diote bere aitonaren egunkari sekretuak bilatzen, eta, hauek aurkitzen dituztenean, Frankenstein erabakitzen du bere aitonaren saiakuntzekin jarraitzea: hildakoak berpiztea. Eta hau egiten du kriminal exekutatu batekin (Peter Boyle): munstroa.

Baina, Igor, munstrorako burmuin bat lapurtzeko orduan, burmuin tentel bat lapurtzen du zientzialari ospetsu batenaren ordez. Eta akats hau nabarmentzen da, munstroa gaztelutik ihes egiten duenean eta iskanbila handia sortzen duenean herritik. Munstroa herritik ibiltzen ari denean, neska txiki batekin eta monje itsu batekin (Gene Hackman) topatzen da, Frankenstein filman bezala.

Bitartean, herritarrak matxinada bat prestatzen ari daude Fredericken aurka, azken honek bere aitonaren saiakuntzekin jarraitu duelako. Matxinadaren “burua” Hans Wilhelm Frederick Kemp inspektorea (Kenneth Mars) da, oso doinu bitxia duena (bere herrikideek ez diote ulertzen hitz egiten duenean) eta zurezko beso bat duena, duela urte batzuk, Frankensteinen munstroari aurre egin ziolako. Herritarrak Frankensteinen gazteluan sartzen direnean munstroa hiltzeko, doktoreak erabakitzen du bere buruargitasunaren zati bat transferitzea munstroari, beraz, munstroa herritarren matxinada gelditzen du bere koherente eta argitsu iruzkinekin.

Azkenean, Elizabeth (Frankenstein doktorearen emazte ohia) munstroarekin ezkontzen da (orain argia dena), eta Frankenstein doktorea Inga-rekin ezkontzen da.

Aktoreen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendatzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soinu onenaren Oscar, Richard Portman eta Gene S. Cantamessa (1975)
  • Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Mel Brooks eta Gene Wilder (1975)
  • Musika edo komedia aktore onenaren Golden Globe, Cloris Leachman (1975)
  • Bigarren aktore onenaren Golden Globe, Madeline Kahn (1975)
  • Egokitutako komedia onenaren WGA saria, Mel Brooks y Gene Wilder

Irabazitakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Drama onenaren Hugo saria
  • Gidoi onenaren Nebula saria

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]