Edukira joan

Mary Shelley

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mary Shelley

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Wollstonecraft Godwin
JaiotzaSomers Town1797ko abuztuaren 30a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilaren 1a)
 Erresuma Batua
BizilekuaLondres
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaChester Square (en) Itzuli eta Bournemouth1851ko otsailaren 1a (53 urte)
Hobiratze lekuaSt Peter's Church
Heriotza modua: Burmuineko tumorea
Familia
AitaWilliam Godwin
AmaMary Wollstonecraft
Ezkontidea(k)Percy Bysshe Shelley  (1816ko abenduaren 30a -  1822ko uztailaren 8a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbidaia idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea, antzerkigilea, biografoa, idazlea, zientzia-fikzio idazlea, poeta eta ipuingilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaBritish Romanticism (en) Itzuli
Genero artistikoaBidaldi liburua
Gothic literature (en) Itzuli
eleberri gotikoa
Fikzio espekulatiboa

IMDB: nm0791217 Allocine: 68275 Rottentomatoes: celebrity/mary_shelley TCM: 1418937 Metacritic: person/mary-shelley TV.com: people/mary-shelley
iTunes: 2683453 Musicbrainz: b58db027-dcd2-412c-8074-c19e49fccc8a Discogs: 3024737 Find a Grave: 1617 Edit the value on Wikidata

Mary Wollstonecraft Shelley (Londres, Ingalaterra, 1797ko abuztuaren 30a-1851ko otsailaren 1a) idazle britainiarra izan zen.

William Godwin anarkistaren eta Mary Wollstonecraft emakumeen eskubideen defendatzailearen alaba izan zen. 1816an Percy Bysshe Shelley poeta erromantikoarekin ezkondu zen, eta hura hil zenean haren lanak argitaratu zituen. Bere obrarik ezagunena Frankenstein (1818) da, izu eleberrietako maisulantzat hartua dena. Horrez gain, beste nobela eta obra batzuk idatzi zituen, horien artean: The last man (1826, Azken gizona) eta Lodore (1835) autobiografia. Bere senarraren obra editatu eta sustatu zuen.

Buruko minbiziak jota hil zen 53 urterekin.

Frankenstein liburua badago euskaratuta, Iñigo Errasti Aranbarri itzultzaileak egina (2013).

Ainara Azpiazu "Axpik" egindako erretratua

Mary Shelley, Mary Wollstonecraft Godwin bezala jaio zen Londresen 1797an. Haren gurasoak ezagunak ziren garai hartako idazle, artista eta politikari erradikalen artean, eta eragina izan zuten Maryren izaeran eta obran. [1]

Mary Wolstonecraft (1759-1797), alaba jaio eta egun gutxitara hil zena, feminismoaren aitzindaritzat kontsideratzen da. Idazle ezaguna izan zen, eta obra batengatik egin zen batez ere ospetsua: Emakumeen eskubideen defentsa. Mary Shelleyk bere amaren liburuak irakurri zituen eta hura miresten zuen. [2]

William Godwin (1756-1836) filosofo erradikala eta Erromantizismoaren teorikoa izan zen. Haren etxean garai hartako poetarik onenak biltzen ziren. Maryk lau urte zituenean bere aita berriro ezkondu zen; ez zuen harreman onik izan bere amaordearekin eta horrek amaren hutsunea handitzen zuen. [1]

Percy Bysshe Shelley gaztea Godwinen etxeko tertulietara joaten hasi zen eta filosofoaren alaba ezagutzeko aukera izan zuen. 1814an Maryri bere maitasuna aitortu zion. Gizon ezkondua zen orduan, seme bat ere bazuen. Neskaren aitak, pentsamendu askekoa izan arren, ez zuen harremana begi onez ikusi, ezta ere Shelleyren emazteak. Presioetatik alde egiteko sei asteko bidaia egin zuten Europan zehar, eta ahizpaordea zuen Claire Claire Clairmont ere beraiekin joan zen. Bidaia horretan eguneroko bat idatzi zuten eta elkarren idazketa prozesua bultzatu zuten. Ingalaterrara 1814ko irailean itzuli ziren eta familia eta lagunen arbuioa jasan zuten. Mary haurdun zegoen (bere alaba jaio eta handik gutxira hil zen) eta diruz oso larri ibili ziren, jarauspen bati esker beraien arazo ekonomikoak konpondu ziren arte.[3]

1816ko udan bikoteak egun batzuk pasa zituen George Gordon Byron, John William Polidori eta Claire Clairmont-ekin batera Genevatik gertu eta han sortu zen Frankenstein eleberriaren ideia. Eleberria urtarrilaren 1818an argitaratu zen. [4]

1816 urtearen bukaeran ezkondu ziren, Percyren lehenengo emazteak bere buruaz beste egin ondoren. 1818an Italiara joan ziren bizitzera. Guztira lau seme-alaba izan zituen, baina batek bakarrik iraun zuen bizirik: Percy Florence. Bere senarra ere itota hil zen 1822an. Hurrengo urtean, Ingalaterrara itzuli zen eta bere semearen hezkuntzan eta bere idazle lanetan zentratu zen. Bere bizitzako azken urteetan sarritan egon zen gaixorik. 1851ean, tumore baten ondorioz hil zen, 53 urte zituelarik. [5]

Mary Shelleyk eleberriak, istorio laburrak, bidaia liburuak, gutunak eta biografiak idatzi zituen. Bere eleberrien artean, Frankenstein da ezagunena. Nobela gotikoa eta erromantikoa da, baina gotikoa modu berritzailean, ez baitira agertzen osagai magiko eta naturaz haratagokoak. Ilustrazioak planteatutako ideiak agertzen dira liburuan: aurrerapenaren eta zientziaren mugei buruzko eztabaida, hain zuzen ere. [6] Zientzia fikzioa, gotikoa eta erromantizismoa gurutzatu, eta bizitzaren sorrera eta suntsipenaren gaiak hartu zituen langai Shelleyk.[7]

Mary Shelleyren lan nabarmenenak:

  • History of a Six Weeks' Tour (1817)
  • Frankenstein edo Prometeo modernoa (The Modern Prometheus, 1818)
  • Mathilda (1819)
  • Valperga; or, The Life and Adventures of Castruccio, Prince of Lucca (1823)
  • Posthumous Poems of Percy Bysshe Shelley (1824)
  • The Last Man (1826)
  • The Fortunes of Perkin Warbeck (1830)
  • Lodore (1835)
  • Falkner (1837)
  • The Poetical Works of Percy Bysshe Shelley (1839)
  • Contributions to Lives of the Most Eminent Literary and Scientific Men (1835–39), part of Lardner's Cabinet Cyclopaedia
  • Rambles in Germany and Italy in 1840, 1842, and 1843 (1844)

Frankenstein edo Prometeo modernoa. Erein, 2013. Itzultzailea: Iñigo Errasti Aranbarri[8]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b 1797-1851, Shelley, Mary Wollstonecraft. (D.L. 2013). Frankenstein edo Prometeo modernoa. Erein ISBN 9788497468145. PMC 879369127..
  2. Clemit, Pamela. (2003). Frankenstein, Matilda, and the legacies of Godwin and Wollstonecraft. In: The Cambridge companion to Mary Shelley. Cambridge University Press, 27-28 or. ISBN 9780511998829..
  3. Bennett, Betty T.. «Shelley [née Godwin, Mary Wollstonecraft»] Oxford Dictionary of National Biography (Noiz kontsultatua: 2018/04/27).
  4. Krmpotic, Milo J.. (2004). «Mary Shelley: la madre de Frankenstein» Qué Leer (Madrid) (92): 54-57. ISSN 1136-3916..
  5. (Ingelesez) «Wollstonecraft Shelley, Mary» www.rc.umd.edu (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
  6. Gurrutxaga, Alex. (2014-03-23). «Onak gara berez?» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-22).
  7. Ugarte, Itziar. (2018-01-06). «Mitoak egin du munstroa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-22).
  8. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]