Edukira joan

Frankfurt Oder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frankfurt an der Oder» orritik birbideratua)

The time allocated for running scripts has expired. Frankfurt edo Frankfurt Oder[1] Alemaniako Brandenburgo estatuko hiri bat da. Oder ibaiak zeharkatzen duenez, Frankfurt (Frankfurt am Main) hiritik ezberdindun asmoz, izendapenari ibaiaren izena lotzen zaio. 2010eko erroldaren arabera 60.330 biztanle zituen. Alemania eta Poloniaren arteko mugan kokatzen da.

Frankfurtek herri izendapena 1253 urtean jaso bazuen ere asentamendua lehenagokoa da. Hasiera batean Oder ibaiaren mendebaldean sortu zen baina ekialdeko ertzera zabaldu zen, gaur egun Polonia den lurretara. Erdi Aroaren bukaeran Szczecin eta Wrocław arteko merkatalbidea kontrolatzera iritsi zenez 1430an Hansa Ligan sartu zen baina ez zuen denbora asko iraun bertan.

Frankfurt, 1631eko setioan

Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean bataila garrantzitsua izan zen Frankfurten 1631ean. Suediarrek (eskoziarren laguntzarekin) Germaniako Erromatar Inperio Santuaren soldaduak garaitu zituzten. Napoleondar Gerren ondoren Frankfurt Prusiako Erreinuko Brandenburgoko probintzian sartuta gelditu zen. Prusiaren erdialdean kokaturik zegoenez eta oder ibaiaren trafikoa nabarmen handitu zenez Berlin eta Poznań arteko merkatal bidea kontrolatzen hasi zen eta berriz ere garrantzi handia hartu zuen. Honi esker Prusia guztiko bigarren merkatal feria handiena antolatzera iritsi zen, Leipzigeko feriak baino gainditzen ez zuelarik.

Bigarren Mundu Gerran Armada Gorriari Berlinera iristea galerazteko "gotorleku" izendatua izan zen 1945ean, baina ez zuen arrakastarik izan. Gerraren ondoren Oder ibaia Alemania eta Polonia arteko muga bihurtzean, ibaiaren ekialdeko herri zatiak Słubice herri poloniarra eratu zuen. Ekialdeko Alemanian Frankfurt bere barrutiko hiriburu bihurtu zen, 1990eko Alemaniaren bateratzearekin batera Brandenburgoko estatuaren hiri bihurtu zen arte.

1975ean Słubicerekin senidetu zen eta gaur egun Alemania eta Poloniaren arteko harremanen sinbolo eta bultzatzailea bihurtu da. Honen adibide da Viadrina Unibertsitate Europarra, Polonian ere fakultatea baduena.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Adreiluzko eliza gotikoa da, Alemaniako handienetakoa. Bigarren Mundu Gerran kalte nabariak izan zituene eta ondoren Ekialdeko Alemaniako agintarien utzikeria zela eta nahiko egoera latzean egon arren zati batzuk berreraiki dituzte berriz ere, eta sobietarrek San Petersburgora eramandako ondasun ugari itzuli dizkiote errusiarrek.
  • Udaletxea (Rathaus): Merkatu plazan (Marktplatz) Andre Mariaren elizaren ondoan kokaturik dagoen eraikin ederra da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

The time allocated for running scripts has expired..


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The time allocated for running scripts has expired.


The time allocated for running scripts has expired.