Frans Post
Frans Post | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Haarlem, 1612ko azaroaren 17a |
Herrialdea |
![]() |
Bizilekua |
Recife Haarlem |
Heriotza | Haarlem, 1680ko otsailaren 17a (67 urte) |
Hobiratze lekua |
Grote Kerk (en) ![]() |
Familia | |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta bidaiaria |
Lan nabarmenak |
Q17276036 ![]() View on Tamaracá Island, Brazil (en) ![]() View of Olinda, Brazil (en) ![]() Landscape with Chapel (en) ![]() |
Influentziak | Pieter Post |
Kidetza |
Haarlem Guild of St. Luke (en) ![]() |
Mugimendua | Barrokoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Frans Janszoon Post (Haarlem, 1612ko azaroaren 17a - ibidem, 1680ko otsailaren 17a) Herbehereetako margolari barrokoa izan zen. Hego Amerikan paisaiak margotu zituen lehendabiziko europearra izateagatik ezaguna. Margo hauek Brasileko Pernambuco eta , São Francisco ibaian egin zituen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gutxi dakigu Frans Post-en bizitzari buruz. Informazio iturri nagusia Arnold Houbraken-ren Groote Schouburgh der Konstschildeus em Schilderessen (1719) lanetik lortutakoa da. Hauek, aldi berean, hainbat biografia eta eliza eta bestelako erregistroen ingurutik lortutakoak dira.
Jan Janszoon Post eta Francyntie Peters-en hirugarren semea izan zen. Bere aitak Haarlem-en beirateak margotzen zituen baina Frans umea zela zendu egin zen. Ez dakigu nola ikasi zuen margotzen. Houbraken-en esanetan, Brasilera joan aurretik bere aitaren lanbidean aritu izan zen baina informazio honek ez dirudi gertatuakoak argitu dezakeenik. Antza bera anaia nagusiak irakatsi zuen, Pieter Post (1608-1669?) arkitektu eta margolaria bera. Pieter-ek Jacob van Campen arkitektu sonatuarekin lan egin zuen Mauritshuis-en eraikuntzan.
Frans Post 24 urte zituela, 1637an Brasilera heldu zen eta bere bezeroak asetzeko brasileko irudi bilduma handia sortzeko hainbat espedisiotan parte hartu zuen. 1637tik 1644ra, Hego Amerikako paisaiak margotu zituen lehendabiziko europarra izan zen.
1644ko uztailean Haarlem-era itzuli zen eta bere egoitza Smeetstraat-en jarriz. 1646an San Lucas margolari elkarteko kide egin zen. Europara itzultzean Historia Naturalis Brasiliae (1648) liburu sonatua ilustratu zuen. 1650ko martxoaren 27an Sandvoort elizan Jannetye Bogaret-ekin ezkondu zen, Salomon Bogaert-en alaba bera eta hiru seme alaba izan zituzten.
Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Post-en berrehun koadro inguru daude egun eta horietatik hogeita hamabik sinadura eta data dute eta sinadura besterik ez, berrogei. Lehenengoen bidez artistaren nondik norakoak eta bilakaera jakin ditzakegu.