São Francisco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
São Francisco
São Francisco (pt)
Rio São Francisco.jpg
Datu orokorrak
Luzera 2.830 km
Geografia
Koordenatuak 13° 10′ 33″ S, 43° 25′ 05″ W / 13.17577°S,43.41797°W / -13.17577; -43.41797Koordenatuak: 13° 10′ 33″ S, 43° 25′ 05″ W / 13.17577°S,43.41797°W / -13.17577; -43.41797
Herrialdea Brasil
Federative unit of BrazilBahiako estatua
Herrialdea Brasil
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 641.000 km²
Arro hidrografikoa São Francisco River basin Itzuli
Lakuak Três Marias Dam Itzuli
Iturburua Serra da Canastra National Park Itzuli
Bokalea Ozeano Atlantikoa
Mendizaletasuna

São Francisco[1] Brasilgo ibaia da, Minas Gerais, Bahia, Pernambuco, Alagoas, eta Sergipe estatuak zeharkatzen dituena. 2.830 kilometro luze da, eta 641.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Aberri batasunaren ibaia (portugesez: rio da integração nacional) ezizena ematen zaio, itsasalde eta barnealdeko eskualdeen arteko lotura izan delako.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minas Geraisko Serra da Canastra mendilerroan du iturburua, 1.200 metroko altueran; Bahia estatua zeharkaturik, Bahia eta Pernambucoren arteko muga egiten du, eta Sergipe, eta Alagoas estatuen artekoa gero. Ozeano Atlantikora isurtzen da.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

São Franciscoren ibaiadar nagusiak honako hauek dira:

  • Paraopeba
  • Abaeté
  • Velhas
  • Jequitaí
  • Paracatu
  • Urucuia
  • Verde Grande
  • Carinhanha
  • Corrente
  • Grande

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1501ean, Ameriko Vespuziok São Franciscoren bokalea esploratu zuenean, bertako amerindiar tribuek Opará (euskaraz «Ibai-itsaso») deitzen zioten. Hala ere, Vespuciok gaur egungo izena jarri zion, Frantzisko Asiskoaren omenez. 1503an, Gonçalo Coelhok berriro esploratu zuen bokalea.

XVI. mendean, portugaldarrek eskualdea kolonizatu zuten, bokalean kokaturik zeuden frantsesak kanporatuz. Hurrengo mendean, kolonizazioa bukatu eta bertako indigenak sarraskitu zituzten. Eskualde honetan sortu zituzten ihes egindako afrikar esklaboek quilombo izeneko errepublika askeak, Portugalgo koroak denbora luzean ezin izan zituenak menderatu. Portugaldarrek herbeheretarrekin ere izan zituzten arazoak bokalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: São Francisco Aldatu lotura Wikidatan