Frantziako anderea
Frantziako anderea, Prantzie kortekoa[1], Franziako kortekua[2] edo Frantzia(ko) kortetik euskal balada ezaguna da. Ahozko tradiziotik jaso diren baladekin ohikoa den bezala, bertsio bat baino gehiago ailegatu zaizkigu, ahotik ahora. Bertsio batetik bestera aldea egon badago. Ahozko transmisioak gureganaino ekarri dizkigu pare bat dozena aldaera bildu zituen Antonio Zavalak; beherago kopiatu dugun Aitzolek bildutakoa, Elizondoko aldaera bat, eta azpian beste asko. Antonio Zavalak Agur, agur, agur, ama neuria eta Etorri nintzanian Frantzia kortetik izenburuekin editatu zuen balada hau eta Izen ona atalean sailkatu zuen.[3] eta mendebaldeko euskalkian Hiru Truku taldeak zabaldu zuena, besteak beste.
Balada honen gaia amaginarreba gaiztoa eta erraina inuzente-gizajoaren gaiarekin Europako hegoaldean hedatu den kontu zaharraren euskal bertsioa da.[4][5][6]
Amaginarreba gaiztoaren gaia beste euskal balada batean ere agertu zen: Aldaztorrea bezala ezaguna den baladan. Dena den, balada bi hauen kontakizunaren amaiera oso bestelako da.[7]
Orotariko Euskal Hiztegian honako bi ahapaldi hauek topa daitezke:
« | Etorri nintzanian Frantzia kortetik |
» |
Hiru Truku musika taldeak argitara emandakoa izango da agian bertsiorik ezagunena, mendebaldeko euskalkian:
« | Etorri nintzanean Prantzie kortetik, Zer egiten dau, ama, Zer nobedade barri Nondikoa dakazu Ez dot gura prantzesik Esan dozun berbiaz Hain de polite ba ze Zuk ez pozu posible Juanita jatsi zaite Ai horren puñal horren Zazpi zaldi deukodaz Horrez gainera dekot Harek emongo'tzudaz Kanpai bat entzuten dot Zazpi izera dodaz Ai neure amaginarreba |
» |
—Hiru Truku musika taldeak argitaratutako bertsioa, |
Antonio Zavala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antonio Zavalak balada honen gainean dozena pare bat bertsio batu zituen haren Euskal Erromantzeak / Romancero vasco antologian. Horra lehenengoa,[3] Aitzolek jaso, 1934an, eta Antonio Zavalak editatu zuen bertsioa (gaurko grafiara pixka bat egokiturik; +'h'):
« | Agur, agur, agur, ama neuria. Ongi 'torri zarela, seme neuria. |
» |
Antonio Zavalak bertsio honen azpian hauxe idatzi zuen (hemen ere grafia pixka bat gaurkotu dugu): Jose Ariztimuño Aitzol zanaren bilduman, "Poesías enviadas por Bitori" deritzaion mordoskan.
Bertsoen saiets batean honela esaten da: "Elízondon, 1934-I1-6-ean Gartzaingo Indatar Inaziari hartua. Biltzallea: Etxeberriatar Bitori"
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kortazar Uriarte, Jon Batti. (1982). «Prantzie-Kortekoa» EUSKARAREN IKER ATALAK (1): 97–128. ISSN 1132-0702. (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
- ↑ «Ibinagabeitia Proiektua / Mazantini-4 (1993)» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- ↑ a b Zavala, Antonio. (1998). Euskal erromantzeak / Romancero vasco. Sendoa, 201-232 or. ISBN 84-89080-68-2..
- ↑ (Gaztelaniaz) «La mala suegra | Corpus de Literatura Oral» corpusdeliteraturaoral.ujaen.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kioridis, Ioannis. (2015-12-31). «La suegra «mata» a la nuera: dos ejemplos del motivo en las baladas tradicionales griegas y en el romancero» Atalaya (15) doi: . ISSN 2102-5614. (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kioridis, Ioannis. (2015). «La suegra «mata» a la nuera: dos ejemplos del motivo en las baladas tradicionales griegas y en el romancero» Atalaya (15) ISSN 1167-8437. (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
- ↑ Koldo Biguri, Blanca Urgell, Kristina Rico, Joseba Lakarra. ([1983]). Euskal baladaren : azterketa eta antologia. Hordago ISBN 84-85795-27-X. PMC 12262075. (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
- ↑ «haize - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).