Edukira joan

François Truffaut

Wikipedia, Entziklopedia askea
François Truffaut

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrançois Roland Truffaut
JaiotzaParisko 17. barrutia eta Paris1932ko otsailaren 6a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaVilleperdue
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1984ko urriaren 21a (52 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: Burmuineko tumorea
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea, zinema-kritikaria, aktorea, idazlea, errealizadorea, zinema gidoilaria eta produktorea
Enplegatzailea(k)Cahiers du cinéma
Jasotako sariak
MugimenduaNouvelle Vaguea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristaua

IMDB: nm0000076 Allocine: 629 Rottentomatoes: celebrity/francois_truffaut Allmovie: p114620 TCM: 194455 TV.com: people/francois-truffaut
Musicbrainz: 2531ba8a-ab3c-4ff4-bd6b-bca57cf9cafc Find a Grave: 3452 Edit the value on Wikidata

François Roland Truffaut (Paris, 1932ko otsailaren 6Neuilly-sur-Seine, Senako Gainak, 1984ko urriaren 21) Frantziako zinema zuzendaria izan zen, Nouvelle Vague ("Olatu Berria") korrontearen fundatzaileetakoa. Gaur egun ere Frantziako zinemaren ikurra da.

François Truffaut Parisen jaio zen 1932ko otsailaren 6an eta 1984ko urriaren 21an garun tumore baten ondorioz hil zen. Txikitatik irakurle sutsua izan zen, honek bere pelikuletan eragina izango du, gehienek XIX. mendeko idazle frantziarren kutsua izango dute; Balzac-ek eragin nabarmena izan zuen zuzendariarengan. Zinemak gaztetatik erakarriko du, batez ere, Hollywood-eko klasikoek eta aurrekontu txikiko pelikulek.

Truffaut ez zen bakarrik zinemagile lanetan aritu, aktore, gidoilari eta idazle baita ere aritu zen; "Zinema Hitchcocken arabera" argitaratu zuen, zazpigarren artearen erreferentziatzat hartzen den liburua.

Bere haurtzaroarekin loturiko pelikula izan zen bere estreinakoa: Laurehun kolpeak. Amodioa indar berezia izango du Truffauten filmetan, honen erakusgarri: Jules eta Jim, Bi ingelesak eta amodioa edota Amodioa hogei urterekin. Drama printzak nabariak dira bere filmografian, amodioa edo umorea bezalako osagaiekin nahastaturik. Amerikar gaua pelikularekin Oscarra irabazi zuen; pelikula honek zinemagintzaren gaia jorratzen du, Truffautek zinemarekiko zuen miresmena argi eta garbi agertzen da.

Zinemarekiko bere grina ikusleari transmititzen saiatu zen. Beti pertsonen arreta lortzen ahalegindu zen bai bizitza pertsonalean, bai pelikuletan. Egindako filmak bere izaeraren eta haurtzaro zailaren isla izan ziren. Truffautek zinearen bidez arnasten zuen, zinemagintza ez zen bere ogibidea, bere bizitza baizik, eta hor dago Truffauten apartekotasunaren gakoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Truffaut Aldatu lotura Wikidatan