From Russia with Love (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

From Russia with Love (euskaraz Errusiatik Maitasunez) 1963ko Terence Young ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen From Russia, with Love eleberrian oinarritua dago, James Bond pertsonaia protagonista delarik. Bertan, Sean Connery, Pedro Armendáriz, Lotte Lenya, Robert Shaw, Bernard Lee eta Daniela Bianchi aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Britainia Handiko MI6 zerbitzu sekretuak Istanbuleko sobietar kontsularen idazkaria den Tatiana Romanovaren (Daniela Bianchi) mezu bat jaso berri du, bertan Lektor sobietar dekodifikagailu sekretua ematearen truk mendebaldera igarotzeko laguntza eskatzen du. Halere, zinez, idazkariak jakin gabe SPECTRE erakundeko kidea eta KGBko kide ohia den Rosa Klebb kolonelak (Lotte Lenya) azpijokoa egin dio, James Bond (Sean Connery) britainiar agente sekretua hiltzeko helburuz, azken honek SPECTRE erakundeko kide garrantzitsua sen No doktorearen hondamendia ekarri baitzuen (ikus Dr. No filma).

Aktoreak

Kanpo loturak