The World Is Not Enough
The World Is Not Enough (euskaraz: «Mundua ez da nahikoa») 1999ko Michael Apted ingeles zinema zuzendariaren espioitza film bat da. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren eleberrietan oinarritua dago; aldiz, izenburua idazle horren On Her Majesty's Secret Service eleberriaren testu-lerro batetik hartua da. Bertan, Pierce Brosnan, Sophie Marceau, Robert Carlyle, Denise Richards eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.
Bitxikeria gisa, orain arte Euskal Herrian filmatu den James Bondi buruzko bakarra da, hain zuzen ere hasierako kredituetan aurretiko eszenak Bilbo eta Guggenheim Bilbao Museoa filmatu baitziren; gainera Nafarroako Bardean ere eszena batzuk egin ziren, Kazakhstango basamortua girotzeko.
Bestalde, eta zoritxarrez, James Bondi buruzko film-sailean gehien aldi gehienetan antzeztu zuen Desmond Llewelyn (Q) galestar antzezle beteranoaren azken filma izan zen, 1999ko abenduaren 19an 85 urte zituela zendu baitzen.
Bilbea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MI6aren egoitza nagusian Sir Robert King (David Calder) petrolio enpresaburua atentatu batean hil ostean, alaba Elektrak (Sophie Marceau) haren aberastasuna eta Kaspiar itsasoko petrolio-meatokiak jarauntsi ditu. 007 agentea (Pierce Brosnan) Kingen heriotzaren arduradun sentitzen da; hortaz, Elektraren gizazain bilakatu da. Elektraren aberastasunak ez du nazioarteko prentsaren arreta bakarrik piztu, baita haren hiltzaile Renard-ena ere (Robert Carlyle): burmuinean bala bat daukanez, inongo min fisikorik jasan ezin ez eta mendekuaren bila dabilen gizasemea da.
Antzezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pierce Brosnan: James Bond
- Sophie Marceau: Elektra King
- Robert Carlyle: Renard
- Denise Richards: Christmas Jones doktorea
- Robbie Coltrane: Valentin Zukovsky
- Judi Dench: M
- Desmond Llewelyn: Q
- John Cleese: R
- Maria Grazia Cucinotta: Zigarrodun neska
- Samantha Bond: Moneypenny andereñoa
- Michael Kitchen: Bill Tanner
- Colin Salmon: Charles Robinson
- Goldie: Bull
- David Calder: Sir Robert King
- Serena Scott Thomas: Molly Warmflash doktorea
- Ulrich Thomsen: Davidov
Film-lekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma hainbat kokalekutan filmatu zen: Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa eta Bardea (Euskal Herria), Servoz eta Chamonix-Mont-Blanc (Frantzia), Londresko Westminster, Millennium Dome eta Tower Bridge (Ingalaterra), Kyle of Lochalsh eta Eilean Donan gazteluaren kanpoaldea (Eskozia), Snowdon mendia (Gales), Baku (Azerbajan), Kazakhstan eta Istanbul (Turkia).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1999ko filmak
- Michael Aptedek zuzendutako filmak
- Robert Wadek idatzitako filmak
- Pierce Brosnanek antzeztutako filmak
- Sophie Marceauk antzeztutako filmak
- Robert Carlylek antzeztutako filmak
- Denise Richardsek antzeztutako filmak
- Judi Denchek antzeztutako filmak
- Robbie Coltranek antzeztutako filmak
- Desmond Llewelynek antzeztutako filmak
- John Cleesek antzeztutako filmak
- Serena Scott Thomasek antzeztutako filmak
- Ulrich Thomsenek antzeztutako filmak
- Colin Salmonek antzeztutako filmak
- Maria Grazia Cucinottak antzeztutako filmak
- Michael G. Wilsonek antzeztutako filmak
- Michael Kitchenek antzeztutako filmak
- Omid Djalilik antzeztutako filmak
- Patrick Malahidek antzeztutako filmak
- Ray Brownek antzeztutako filmak
- Samantha Bondek antzeztutako filmak
- Justus von Dohnányik antzeztutako filmak
- Daz Crawfordek antzeztutako filmak
- Claude-Oliver Rudolphek antzeztutako filmak
- Michael G. Wilsonek ekoitzitako filmak
- Barbara Broccolik ekoitzitako filmak
- James Bonden filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Gerra eta arma nuklearrei buruzko filmak
- Azerbaijanen girotutako filmak
- Bilbon girotutako filmak
- Eskozian girotutako filmak
- Londresen girotutako filmak
- Istanbulen girotutako filmak
- Terrorismoari buruzko filmak