Quantum of Solace

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Quantum of Solace
Quantumofsolace-logo.svg
Filma
Jatorrizko izena Quantum of Solace
Urtea 2008
Generoa spy filma
abenturazko filma
akziozko filma
Herrialdea Erresuma Batua
Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa James Bond
Iraupena 106 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Basilicata, Madril, Mexiko, Austria, Txile, Panama eta Pinewood Studios
Narratibaren kokalekua Italia, Londres, La Paz, Siena, Talamone, Port-au-Prince, Bregenz eta Kazan
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Marc Forster
Gidoigilea(k) Paul Haggis
Neal Purvis

Antzezlea(k)
Daniel Craig (James Bond)
Olga Kurylenko (Camille Montes)
Mathieu Amalric (Dominic Greene)
Gemma Arterton (Strawberry Fields)
Judi Dench (M)
Jeffrey Wright (Felix Leiter)
Giancarlo Giannini (René Mathis)
Jesper Christensen (Mr. White)
David Harbour
Fernando Guillén Cuervo (Carlos)
Neil Jackson
Oona Chaplin
Rory Kinnear (Bill Tanner)
Stana Katic
Tim Pigott-Smith
Joaquín Cosío (General Medrano)















Ekoizpena
Ekoizlea Barbara Broccoli
Michael G. Wilson

Konpainia ekoizlea Sony Pictures Entertainment
Metro-Goldwyn-Mayer
United Artists
Eon Productions



Ekoizpen-diseinatzailea Dennis Gassner
Bestelako lanak
Musikagilea David Arnold
Argazki-zuzendaria Roberto Schaefer
Kanpo loturak
http://www.007.com

Quantum of Solace 2008ko Marc Forster alemaniar-suitzar zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. 2006ko Casino Royale filmaren jarraipena da. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren istorio eta eleberrietan oinarritua dago eta izenburua 1959ko Ian Fleming idazlearen For Your Eyes Only eleberriko istorio baten izenburutik hartu zuen, nahiz eta istorio horretan oinarritu ez. Bertan, Daniel Craig, Olga Kurylenko, Mathieu Amalric, Gemma Arterton, Judi Dench eta Jeffrey Wright aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maite zuen Vesper (Eva Green) emakumeak traizionatua, 007 agenteak (Daniel Craig) hurrengo bere misioa gauza pertsonal modura hartuko du. Bere ikerketan zehar, Bond eta M-ek (Judi Dench) White jauna (Jesper Christensen) galdekatu eta honek Vesper txantaiatu zuen Quantum izeneko erakundea haiek uste baina konplexu eta arriskutsuagoa dela aipatuko die. Britainiar inteligentziako zerbitzu forenseak Haitiko banku batetako kontu korronte bat MI6ko traidore baten arteko lotura argitara emango du, herrialde hartan Bondek Camille (Olga Kurylenko) emakume eder eta borrokalaria ezagutuko du, mendekua gauzatzeko bere berezko arrazoiak dituen emakumea. Camilleri esker, Bondek Dominic Greene (Mathieu Amalric) izeneko gizon baten ezagutza du, Dominic negoziogizon gupidagabea eta erakunde misteriotsuaren kidea da. Austria, Italia eta Hegoamerikara daraman misio batean, Bondek Greenen helburua Medrano jeneralaren (Joaquin Cosio) laguntzaz munduko baliabide natural garrantzitsuenetako bat kontrolatzea dela jakin ahal izango du; baina, horretarako, hegoamerikar herrialde bateko gobernua kenduarazi beharra dauka. Bond Vesperren traizioaren arduradunarengana hurbiltzen doan heinean, Greenen egitasmo izugarria deuseztu nahi baldin badu CIA eta terroristak baina arinago jardun beharko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmalekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma hau munduko hainbat lekutan girotu zen: Pinewood estudioak (Ingalaterra), Siena (Italia), Panama eta Austria.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quantum of Solace Aldatu lotura Wikidatan