Octopussy
Octopussy (euskaraz Zure Begientzako Bakarrik) 1983ko John Glen ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen Octopussy and The Living Daylights istorio laburren bilduman oinarritua dago. Filma honetako protagonista nagusia James Bond britainiar agente sekretua da. Bertan, Roger Moore, Maud Adams, Louis Jourdan, Steven Berkoff, Desmond Llewelyn eta Kristina Wayborn aktoreek antzeztu zuten.
Filma hau Londresko Sotheby's enkantetxea, Indiako Delhi Berria eta Udaipur hiriak, eta Alemaniako estatubatuar militar base batean girotu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]James Bonden (Roger Moore) lankidea den 009 agente sekretua Mendebaldeko Berlinen erail dute, halere hil aurretik britainiar enbaxadorearen egoitzara iristea lortu du, berarekin batera urregintzako piesa baliotsu bat daramalarik: Fabergéren Pazkoko arraultz bat. Jada Londres hirian, Britainiar Zerbitzu Sekretuko adituek enkantean ateratzera doan jatorrizko piezaren faltsifikazio bat dela frogatu ahal izan dute. Denbora laburrean antzeko pieza ugari saldu izana Britainiar Inteligentziako arduradunen susmoak pizten ditu, ekintza ilunak finantziatzeko sobietarren diru-bilketa maniobra bat delako beldurrez daudelarik. James Bondek kasua ikertzen hasi eta arrasto guztiek Kamal Khan (Louis Jourdan) artelan-trafikatzailearengana zuzentzen dute, ondorioz James Bond Indiara iritsi eta susmagarria, Octopussy (Maud Adams) izeneko emakume misteriotsu bat eta Orlov jeneralaren (Steven Berkoff) arteko lotura topatuko du, denek ere nuklear gerra bat pizteko helburua duen egitasmo izugarri bat aurrera ateratzeko asmoa dutelarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roger Moore: James Bond
- Maud Adams: Octopussy
- Louis Jourdan: Kamal Khan
- Kristina Wayborn: Magda
- Kabir Bedi: Gobinda
- Steven Berkoff: Orlov jenerala
- Walter Gotell: Gogol jenerala
- Robert Brown: M
- Desmond Llewelyn: Q
- Lois Maxwell: Moneypenny andereinoa
- Michaela Clavell: Penelope Smallbone
- Vijay Amritraj: Vijay (Indiako lotura agentea)
- David Meyer & Anthony Meyer: Mischka & Grischka
- Geoffrey Keen: Fredrick Gray (britainiar defentsa ministroa)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Octopussy filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- James Bonden webgunea (Ingelesez)
- 1983ko filmak
- John Glenek zuzendutako filmak
- George MacDonald Fraserrek idatzitako filmak
- Michael G. Wilsonek idatzitako filmak
- Richard Maibaumek idatzitako filmak
- Christopher Woodek idatzitako filmak
- Roger Moorek antzeztutako filmak
- Maud Adamsek antzeztutako filmak
- Louis Jourdanek antzeztutako filmak
- Steven Berkoffek antzeztutako filmak
- Desmond Llewelynek antzeztutako filmak
- Kristina Waybornek antzeztutako filmak
- Robert Brownek antzeztutako filmak
- Lois Maxwellek antzeztutako filmak
- Kabir Bedik antzeztutako filmak
- Ken Norrisek antzeztutako filmak
- Eva Reuber-Staierrek antzeztutako filmak
- Jeremy Bullochek antzeztutako filmak
- Douglas Wilmerrek antzeztutako filmak
- Geoffrey Keenek antzeztutako filmak
- Michael G. Wilsonek antzeztutako filmak
- Philip Vossek antzeztutako filmak
- Richard LeParmentierrek antzeztutako filmak
- Walter Gotellek antzeztutako filmak
- David Meyerrek antzeztutako filmak
- Anthony Meyerrek antzeztutako filmak
- Eugene Lipinskik antzeztutako filmak
- Mary Stävinek antzeztutako filmak
- Albert R. Broccolik ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- James Bonden filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Gerra eta arma nuklearrei buruzko filmak
- John Barryren soinu bandadun filmak