Edukira joan

Fujian

Koordenatuak: 25°54′N 118°18′E / 25.9°N 118.3°E / 25.9; 118.3
Wikipedia, Entziklopedia askea
Fujian(安徽)
Fújiàn Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala福建省
ISO 3166-2CN-FJ
HiriburuaFuzhou
GobernuburuaSu Shulin (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak25°54′N 118°18′E / 25.9°N 118.3°E / 25.9; 118.3
Azalera121,400 km²
MugakideakZhejiang, Jiangxi eta Guangdong
Punturik altuenaMount Huanggang (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria41.540.086 (2020)
alt_left 20,073,329 (%48,3) (%51,7) 21,466,757 alt_right
Dentsitatea289 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaHuang Xiaojing
EtniakHan %98
She %1
Hui %0,3
Ordu eremuaUTC+08:00
www.fujian.gov.cn

Fujian (福建 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Herriak, 121.400 kilometro koadroko azalera eta 2004ko erroldaren arabera 35.110.000 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fuzhouko Taijiang Barrutiaren ikuspegia.

Fujian Txinako Herri Errepublikako hego-ekialdeko probintzietako bat da, iparraldean Zhejiang probintziarekin, mendebaldean Jiangxi probintziarekin, eta hegoaldean Guangdong probintziarekin egiten du muga. Fujian ekialdean Taiwan dago, Taiwan itsasarteak banaturik. Txinako Herri Errepublika eta Taiwan bitartean dauden uharteetako batzuk Taiwanen eskuetan geratu ziren 1949an. Taiwanek administraturiko Kinmen uharteetan eta Lienchiang uharteetan 71.000 pertsona bizi ziren 2001eko erroldaren arabera.

Probintzia nahiko menditsua da, eta bertako esaera zahar batek dioenez "Hamar zati eginda, zortzi mendiak, bat ura eta bestea nekazaritza lurrak dira" (八山一水一分田). Ipar-mendebaldea menditsuagoa da, eta bertan daude Wuyi mendiak Fujian eta Jiangxi probintzien arteko mugan. Probintziako punturik altuena Huanggang mendia da, itsasoaren mailatik 2.157 metrora.

Probintziak, Txina hegoaldeko klima azpitropikala dauka, neguak nahiko epelak dira, eta udak euritsuak eta hezetasun handikoak. Asia hegoaldeko montzoi eta tifoiek eragin nabarmena daukate Fujianen ekainetik irailera bitartean, eta egun euritsuak jarraiak ez diren arren, ekaitz gogorrek maiz astintzen dute probintzia. Urteko batez-besteko prezipitazioak 1.400 eta 2.000mm bitartekoak dira, betiere ipar-mendebaldeko Wuyi mendietan ugariago.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fujian probintzia Azpiprobintzia hiri batek eta prefektura mailako zortzi hirik osatzen dute:

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
1 Fuzhou 福州市 Fúzhōu Shì Prefektura mailako hiria
2 Xiamen 厦门市 Xiàmén Shì Azpiprobintzia hiria
3 Longyan (龙岩市 Lóngyán Shì Prefektura mailako hiria
4 Nanping 南平市 Nánpíng Shì Prefektura mailako hiria
5 Ningde 宁德市 Nánpíng Shì Prefektura mailako hiria
6 Putian 莆田市 Pútián Shì Prefektura mailako hiria
7 Quanzhou 泉州市 Quánzhōu Shì Prefektura mailako hiria
8 Sanming 三明市 Sānmíng Shì Prefektura mailako hiria
9 Zhangzhou 漳州市 Zhāngzhōu Shì Prefektura mailako hiria

Probintziako gobernadorea Huang Xiaojing da eta Txinako Alderdi Komunistako ordezkaria Fujianen Lu Zhangong.

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
FUJIAN
Fuzhou ZSFZ FOC Fuzhou Changle Nazioarteko Aireportua
Longyan LCX Longyan Aireportua
Quanzhou ZSQZ JJN Quanzhou Jinjiang Aireportua
Xiamen ZSAM XMN Xiamen Gaoqi Nazioarteko Aireportua
Wuyishan, Nanping ZSWY WUS Nanping Wuyishan Aireportua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.