Fukushima I zentral nuklearra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zentralaren kanpoko ikuspegia.

Fukushima I zentral nuklearra (japonieraz: 福島第一原子力発電所 Fukushima Dai-Ichi Genshiryoku Hatsudensho), Japoniako Fukushima Prefekturan dagoen zentral nuklear desgaitua da. Zentralak guztira 4.696 megawatteko instalaturiko potentzia zeukan, lanean ari zenean. 1970eko urrian jarri zuten alhan, eta kalte larriak izan zituen 2011ko martxoaren 11an, Ricther eskalan 9,0 graduko lurrikarak eta, ondoren, tsunamiak Japonia jo zutenean. Kalte larri horiek direla eta, uste da Fukushima I zentrala ez dela inoiz berriro alhan jarriko.

Fukushima I zentraletik 11,5 kilometrora, Fukushima II zentrala dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreaktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbakia Mota Martxan jartze data Potentzia (MW-etan) Hornitzailea Arkitektura Eraikuntza
Fukushima I – 1 BWR-3 1970eko urria 460 MW General Electric Ebasco Kajima
Fukushima I – 2 BWR-4 1974ko uztailaren 18a 784 MW General Electric Ebasco Kajima
Fukushima I – 3 BWR-4 1976ko martxoaren 27a 784 MW Toshiba Toshiba Kajima
Fukushima I – 4 BWR-4 1978ko urriaren 12a 784 MW Hitachi Hitachi Kajima
Fukushima I – 5 BWR-4 1978ko apirilaren 18a 784 MW Toshiba Toshiba Kajima
Fukushima I – 6 BWR-5 1979ko urriaren 24a 1.100 MW General Electric Ebasco Kajima
Fukushima I – 7 (proiektua) ABWR 2016ko urria 1.380 MW
Fukushima I – 8 (proiektua) ABWR 2017ko urria 1.380 MW

2011ko lurrikara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: 2011ko Sendaiko lurrikara eta tsunamia

2011ko Sendaiko lurrikarak Japoniako zentral nuklear guztiak geldiarazi zituen, baina epizentrotik hurbilen zegoen Fukushima I zentralaren kasuan, lehen eta hirugarren erreaktoreen hozte sistemak akatsa izan zuen eta leherketa izan zen 2011ko martxoaren 12an,[1] eta zentralaren inguruan bizi ziren 100.000 pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Txernobilgo mamua: Fukushimako zentral nuklearraren biltegi batean eztanda bat izan da; 45.000 mila herritar eremu horretatik urrutiratu dituzte», Berria, 2011-03-13.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fukushima I zentral nuklearra Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.