Fulda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fulda
Fulda
district capital (en) Itzuli
Catedral de Fulda.jpg
Wappen Fulda.svg
Administrazioa
Estatu burujabeQ183
Alemaniako estatuaQ1199
Gobernu-eskualdeQ7928
Rural district of HesseQ7899
Alkatea Heiko Wingenfeld (en) Itzuli
Izen ofiziala Fulda
Jatorrizko izena Fulda
Posta kodea 36001–36043
Udalerri kodea 06631009
Geografia
Koordenatuak 50° 33′ 10″ N, 9° 40′ 39″ E / 50.5528°N,9.6775°E / 50.5528; 9.6775Koordenatuak: 50° 33′ 10″ N, 9° 40′ 39″ E / 50.5528°N,9.6775°E / 50.5528; 9.6775
Fulda in FD.svg
Azalera 104.05 km²
Altuera 261 m
Demografia
Biztanleria 68.586 (2019ko irailaren 30a)
Green Arrow Up.svg613 (2017)
Dentsitatea 659,16 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera XII. mendea
Telefono aurrizkia 0661
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Como, Arles, Sergiev Posad, Wilmington eta Litoměřice
Matrikula FD
fulda.de

Fulda hiri alemaniarra da, Hessengo eskualdekoa. Fulda ibaiertzean dago. 195.530 biztanle zituen 2010eko Abenduaren 31an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fuldaren jatorria izen bereko ibaiaren ertzean 744 urtean eraikitako monasterio beneditarrean dago. Monasterioko misiolariak Karlomagnoren armadarekin batera joan ziren honek konkistaturiko Saxoniako lurretako biztanleak konbertitzera. Fundatzailea San Sturm izan zen, San Bonifazioren ikasle izana, eta frisioek San Bonifazio hiltzean honen erlikiak Fuldako monasteriora ekarri ziren. Erlikia hauek ondo gordeak izan zitezen Erromako San Petri basilika zaharrean inspiraturiko eliza bat eraiki zen monasterioaren ordez 790 eta 819 artean.

Basilikaren inguruan herria sortuz joan zen. Apezpikutza eskuratu zuen 1752an eta bultzada handia hartu zuen, hiri barrokoa bihurtu zelarik.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII mendekoak ditu katedrala (1704–1712), printze-abadeen jauregia (1707–1712) eta San Blasius parrokia (1771–1785).

  • Katedrala (Fuldaer Dom): Fuldako monasterioaren gainean eraikitako basilika barrokoa da.
  • Hiriko jauregia (Stadtschloss): Printze-abadeen bizilekua. Jauregiaren lorategien beste aldean Orangerie dago, gaur egun hotela dena.Lorategien mendebaldean Michaelskirche kapera dago, hilerri beneditarra zaintzen duena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fulda ondorengo hiriekin senidetua dago:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]