Gabriel Miró

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Miró

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGabriel Francisco Víctor Miró y Ferrer
JaiotzaAlacant1879ko uztailaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1930eko maiatzaren 27a (50 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Granadako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta Funtzionarioa
Jasotako sariak
MugimenduaGeneration of 1914 (en) Itzuli

IMDB: nm1834330 Find a Grave: 14317102 Edit the value on Wikidata

Gabriel Miró Ferrer (Alacant, 1879ko uztailaren 28a - Madril, 1930eko maiatzaren 27a) espainiar idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orihuelan zuzenbide ikasketak egin zituen, eta ondoren administrazio karguak izan zituen Alacanten, Bartzelonan eta Madrilen. Diario de Barcelona eta La Vanguardia egunkarietan idatzi zuen. Literatura hizkuntzaren eraberritzaile handia izan zen. Eleberri laburrak eta prosa poetikoa idatzi zuen, batez ere. 1926an, El obispo leproso («Gotzain legenduna») eleberria idatzi zuen, bere lanik garrantzitsuena. Valentziaren hegoaldean kokatzen ditu Mirók kontakizunak, Oleza izeneko herrian (Orihuela). Berak estanpak deitu zuen generoa ere landu zuen. Bertan, inpresioak kontatzen dira deskribaketa labur batzuetan. Halakoa da adibidez El humo dormido (1919, «Ke lokartua»). Hiru liburu idatzi zituen Sigüenza ezizenez: Del vivir (1904), Años y leguas (1928) eta Libro de Sigüenza (1952).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriel Miró Aldatu lotura Wikidatan