Gailu elektronikoen potentzia xurgapena

Wikipedia, Entziklopedia askea


Gailu elektronikoen potentzia xurgapena. Egunero erabiltzen ditugu gailu elektroniko ugari, goizean goiz iratzarri beharreko momentuan jada ez gara oilarraren kurrukuaz esnatzen baizik eta esnagailu baten txirrinaz baliatzen gara, eskolara bidean berriz musika gure sakelakoarekin edo Mp4-arekin entzuten dugu. Aparatu hauek denak funtzionatzeko energia iturri bat behar dute. Eramangarriak diren horietan bateria berrerabilgarri bat dugu energia horren igorle eta nolabaiteko finkotasuna duten aparailuetan berriz etxeko instalazio elektrikoaz baliatuz transformadore edo energia iturri batetik pasata iristen zaigu gure gailuetara.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia elektrikoa garraiatzeko horrelako dorreak erabiltzen dira (Brisbane, Australia).

Potentzia elektrikoa energia jarioaren eta denboraren arteko erlazioa da, hau da, elementu batek xurgatu edo ematen duen energia kantitatea denborarekiko. Watt-a (W) da Nazioarteko Sisteman potentzia neurtzeko unitatea.

Edozein zurkuitu elektrikotan, korronte elektrikoa dagoenean, energia eman dezake lan mekaniko edo termodinamiko bat egitean. Gailuek energia elektrikoa beste energia mota batera bihurtzen dute: beroa, argia (lanparak), mugimendua (motor elektrikoa), soinua (bozgorailua), edo prozesu kimikoak. Elektrizitatea mekanikoki edo kimikoki (energia elektrikoaren sorkuntzarekin) sor dezakegu, baita ere argiaren bidez, zelula fotoelektrikoak erabiliz. Azkenik, prozesu kimiko bati esker gorde dezakegu, baterietan alegia.

Gailu elektroniko batek kontsumitzen duen energia watt-ordu (Wh) edo kilowatt-ordu (kWh) unitateekin neurtzen da. Normalean energia elektrikoa hornitzen duten enpresak, watt-ordu adierazi beharrean, kilowatt-ordu-tan (kWh) egiten dute faktura emandako energiaren truke. Gailu guztietan watt-etan(W) edo kilowatt-etan (kW) neurtutako potentzia adierazi behar dute, normalean plaka metaliko batean, gailuaren atzealdean, jarrita dago. Motoreetan, alde batean dago jarrita, eta bonbillen kasuan, bonbillaren kristalean edo bere oinarrian izango du.

Bestalde, bi motatako ordenagailuak daude, ordenagailu portatilak (edo eramangarriak) eta ordenagailu fijoak, mahai gainekoak. Bi ordenagailu mota hauen arteko ezberdintasun begi-bistakoena, bata bateria duela (portatilak) eta besteak ez duela horren beharra, beti entxufatuta baitago. Lehen ahipatu dugunez, bateria energia elektrikoa era kimikoan gordetzeko tresna bat da.

Ordenagailu portatilen kasuan, bateria edukitzea limite batzuk ezartzen dio, piztuta egoteko denbora mugatua du, energia iturri batera konekatuta ez badago. Baina, zenbat iraun dezake piztuta ordenagailu batek? Ba, erantzuna ez da zehatza izango, hainbat faktoreren menpe dagoelako. Bi faktore nagusiren menpean dago portatil baten iraupena hain zuzen ere: Hardwere-a (ordenagailua osatzen duten atal ezberdinek asko eragingo dute honen iraupenean), erabiltzailearen erabilera.

Azken faktore hau ere oso garrantzitsua da, ordenagailua hiru egoeratan egon daitekeelako behin piztuta dagoenean: Stand by posizioan (hau da, piztuta dago baina ez gara erabiltzen ari, eta normalean pantaila itzali egingo da bateriaren kontsumoa murrizteko gu zerbait egin arte), besterik gabe erabiltzen ari garenean (adibidez interneten zerbait begiratze ) , eta ordenagailuaren errendimentu altua edo maximoa (programa potenteak edo jokuren bat erabiltzen ari garenean gertatzen da hau). Argi dagoen bezala, hiru erabilera hauek energia kantitate ezberdina kontsumituko dute .

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun gailu elektronikoen eguneroko erabilera asko igo da, bai egunean erabiltzen ditugun aldi kopurua, bai denbora kopurua eta baita erabiltzen ditugun gailu kopurua. Erabilera masibo hori ere hauen energia xurgapen edo kontsumoa asko handitu du eta honek fabrikatzaileei erronka berriak azalarazten dizkie. Erabilitako gailuak egin behar dituen prozesuak oso sinpleak (musika entzun adibidez) eta ondo optimizatuak badaude honen kontsumoa oso bajua izango da, aldiz egin beharreko prozesua konplexua eta eragiketa matematiko asko egin behar baditu prozesua burutzeko (adibidez 3D-ko bideo-joko baten argi foku batek islatzen duen itzala kalkulatzea) honek gailuaren konponente edo atal horien errekurtsoak limitera eramango ditu hauek behar duten energia kopurua handituz. Hor azaleratzen da gaur egungo erronka, bateria iraunkorrena fabrikatzea edota ordenagailu sailean adibidez entxufetik datorren korronte elektriko horren transformazio efizienteena eta seguruena lortzea.

Elektronikaren historian zehar zenbait gauza aipatu behar dira hauen potentzia xurgapenaren efizientziaren hobekuntza eta aldakuntza kontuan harturik. Hasieran gailu elektronikoak hain ziren arrunt edo zatarrak non ez zeukaten gaintentsioekin eta tentsio aldaketekin arazo handirik ez baitzuten hauen konponenteak izorratzen, baina hauen garapenarekin askoz delikatuagoak egin ziren gaintentsioei eta orduan tentsio txikiak igortzen zituzten sorgailuak diseinatu behar izan ziren. Bestalde LED diodoez osatutako pantailen erabilerak on handia egin dio elektronikari aurreko LCD pantailak baino %30 kontsumo txikiagoa baitute eta gainera hauek baino hobeak dira erreziklatzeko ez baitute gai toxikorik erabiltzen. Azkenik zenbait konponente edo gailu fotovoltaikoen agertzeak ere gailu batzuen energia iturria guztiz aldatu edo aurreko energia iturri konbentzionalari plus txiki bat eman diote.

Mota ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kablea behar dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean potentzia maximoa (beste gailu batzuk konektatu barik) CPUaren atzealdean aurkitzen da. Beste era bat kalkulatzeko P=V*I formularen bidez izango zen, hau da, gailuaren tentsioa intentsitatearekin biderkatuz. AEBaren Energia Departamentuaren arabera, gailu elektriko txikiak 120 W xurgatzen ditu; handiak, berriz, bikoitza. Intentsitatea jakiteko identifikazio xaflan aurkitzen da, bestela amperemetro bat erabiliz. Azken era kalkulatzeko “Asus” aplikazioaren bitartez da. Prozesadore mota jakin behar da, baita memoriaren modulua eta memoria gailua.

Ordenagailu pertsonalak

Normalean 120 W erabiltzen dituzte esna daudenean eta 30 W lo daudenean. Baina, marka eta ereduaren arabera aldatzen da. Esate baterako, Apple, iMac Core, I3-540-ek 365 Wh xurgatzen ditu, Hau da, asko kontsumitzen du beste gailu batzuekin konparatuta. Kontsumoa kalkulatzen badugu, suposatuz ordenagailua 92 Wh kontsumitzen dituela: hilabete bateko 240 ordu x 0.092 kW=22.08 kW kontsumitzen du hilabete batean. Elektrizitate konpainiaren arabera aldatuko da prezioa, esate baterako 0,13 €/kWh x 22,08 = 2,87 €.

Sarekoak

Sareko potentzia kalkulatzeko, hiru osagai nagusiak hartu behar dira kontuan:

  • Nodo (Adabegi): sare-moduko egitura batean, elkarri konektatutako edozein elementu. Adib: ordenagailua, router, sare-inprimagailua, hub, switch, zubia...
  • Lan-estazioa: Sare interfaze baten bitartez sare-zerbitzarira konekta daitekeen edozein ordenagailu edo terminal eta hauei konektatutako periferiko guztiak. Adib: ordenagailua, sare-inprimagailua, router.
  • Zerbitzaria: Beste ordenagailuei zerbitzuak ematen dituen sareko ordenagailua. Adib: fitxategi-zerbitzua, inprimagailu-zerbitzaria, komunikazio-zerbitzaria.

Instalazio hauek energiako zulo beltzak dira, kontuan izanik %10 murrizten badugu 6mila milloi kW aurreztu ditzazkegula urtean, hau da, 6.400 etxeko elektrizitatea hilabete batean. Adibidez, Facebook, 6 MW behar ditu funtzionatzeko. Potentzia berdina erabiliz 4.600 etxe hilabete batean behar duen energia da. Bestalde, Google, Oregon dagoen datu gunearekin bakarrik 103 MW behar ditu, hau da, 80.000 etxeen gastua. Baina, Yahoo!, industriaren adibide bat da; izan ere, Niagaran dauden zentral hidroelektrikoetatik energia lortzen dute, %40 aurreztuz.

Portatilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portatilak

Atalka aztertzen badugu, irturburuak 300W kontsumitzen ditu, pantailak 80W eta stanbay dagoenean 20W (motorearen arabera). Hau kontuan izanda, 20-100W inguru kontsumitzen dute ordu batean. Kontuan izan behar dugu bateria bat dutela, eta beraz diseinatuak daude potentzia gutxiago xurgatzeko. Izan ere, bateriak potentzia maximo bat du eta portatilak ezin du nahi den denbora funtzionatzen egon.

Tableta eta mp3

Tabletak gehien kontsumitzen duten gailuak dira 0.040kW orduko. Gero, mp3ak datoz 0.065kW/h.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakelako telefonoak

Ekintza Kontsumoa(W) Urteko kontsumoa(kWh) Urteko kontsumoa (0,13 €/kWh)
Mugikorra kargatu 5W 3.65kWh (2 ordu egunean) 0.60€
Kargagailua konektatuta mugikorrarekin <0.5W* 0.438kWh (6 ordu egunean) 0.07€
Kargagailua konektatuta mugikorra gabe <0.2W** 1.168 kWh (16 ordu egunean) 0.19€
Guztira - 5.26 kWh 0.86€
  • Orientaziozko kontsumoa. Neurgailuak 0.0W ematen zuen, baina ezin du 0.5W baino gutxiago neurtu. Gainera, unean-unean 1 edo 2W-eko seinalea zegoen.
    • 0.5W-eko potentzia detekta ditzan 4 kargagailu segidan konektatzea behar izan da.

Jokatzeko aparatuak: Xbox, play

jokatzeko aparatuen grafikoa

Hona hemen, gehien kontsumitzen duten gailutik gutxien kontsumitzen duenera arte.

  1. Xbox 360: 165 W
  2. Xbox : 70 W
  3. PlayStation 2: 30 W
  4. Playstation: 6 W

Etxetresna elektrikoak

Hona hemen, gehien kontsumitzen duten gailutik gutxien kontsumitzen duenera arte.

etxetresna elektrikoaren grafikoa
  1. Hozkailua: Elektrizitate osoaren %30.6 kontsumitzen du , gutxi gorabehera 250-500W. Kontsumoa lineala da, bazkari orduak izan ezik.
  2. Telebista: %12.2 kontsumitzen du. LCD pantaila 115W orduko, baino plazmasko pantaila 300W/h. Gehien erabiltzen diren orduan 10-13 eta 19-21 dira. Gainera, udan eta jai egunetan, goizeko kontsumoa handitzen da.
  3. Garbitzailea: %11.8, hau da, 255W. Bazkari orduetan handitzen da, lan egin behar den gauean bereiziki.
  4. Standby: %10.7, ordenagailu bat baino gehiago.
  5. Labea: %8.3 kontsumitzen du. Modeloaren arabera 800-1200W bitartean. Atea irekitzen bada, %20-aren energia galtzen da.
  6. Ordenagailuak: Elektrizitate osoaren %7.7 kontsumitzen du
  7. Plater-ikuzgailua: %6.1, hots, 246W orduko.
  8. Lehortzailea: %3.3, ez da kontuan hartzen oso jende gutxik duela ( biztanleen %28.3)
  9. Bestelakoak: aire girotua (90W/h), xurgatzailea(675 W/h), irabiagailua(200 W/h), musika-katea(75 W/h), Zukugailua (50-200 W/h), sukaldea(1.200-2.00 W/h) eta frijigailua(1.000 W/h).

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, ikusi dezakegu potentzia handiena xurgatzen duena munduko sareak dira. Hauek, energia naturala erabiltzen badute, Yahoo! bezala, potentzia gehiago egongo zen munduan eta, beraz, gutxiago kutsatuko zen. Izan ere, gaur egun potentzia lortzen da bereiziki zentral elektrikoetatik. Bigarren postuan, etxe trena elektrikoak daude, hainbat aholku daude potentzia gutxiago erabiltzeko:

Hozkailua

  • Hozkailu eraginkorra erosi
  • Ez hutsi ateak irekita
  • Ez sartu beroak dauden produkturik
  • Ez ireki asko
  • Jarri beroa dauden zonaldeen urrun

Telebista

  • Erabat itzali beti

Ordenagailua

  • Segurtasun kopia gauez egin eta ordenagailua automatikoki itzali behar da.

Garbitzailea

  • Programa laburrak eta <30º
  • Jarri beteta dagoenean

Plater-ikuzgailua

  • Programa laburra eta tenperatura baxukoak
  • Beti osorik dagonean jarri
  • Iragazkia maiz garbitu

Sukalde

  • Dagoen beroa erabili: amaitu baino 5min lehen itzali
  • Estalkiak jarri energia ez galtzeko
  • Argi gutxiago erabiltzeko, goizeko lehen orduan edo gaueko azken orduetan sukaldatu.

Xafla

  • Garbitu eta gero zintzilikatu arropa luzatuta.
  • Aldi batean arropa gehiena xaflatu
  • Erabili energia merkea denean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]