Galago senegalensis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Galago senegalensis
Galago senegalensis.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaGalagidae
GeneroaGalago
Espeziea Galago senegalensis
Hedapen mapa
Distribution G. senegalensis.svg

Galago senegalensis Galago generoko espezietako bat da. Primate estrepsirrino bat da. Arinak dira eta adarrez-adar oso azkar mugitzen dira. Begi handiak dituzte eta gaueko ikusmen ona. Lepauztai sendoa dute eta isatsa luzea. Batez ere intsektuak eta animalia txikiak jaten dituzte, fruitu eta erretxinarekin batera.

Jaiotzen direnean begiak erdi itxiak dituzte eta ez dira gai euren kasa mugitzeko. Egun batzuk geroago amak kumea eramaten du bere ahoarekin eta adarretan uzten dituzte elikatzen diren bitartean.

Eme helduek lurraldea mantentzen dute eta euren kumeekin partekatzen dituzte. Harrek nerabezaroan euren amen lurraldeak uzten dituzte, baina emeek ez dute uzten eta beraz senidetuak dauden emeen taldeak sortzen dituzte. Ar helduek lurralde bereiziak mantentzen dituzte, zati batzuetan emeekin partekatuak. Normalki ar heldu batek bere lurraldean dauden eme guztiekin ditu harremanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galago senegalensis Aldatu lotura Wikidatan