Edukira joan

Dazia (erromatar probintzia)

Koordenatuak: 45°42′N 26°30′E / 45.7°N 26.5°E / 45.7; 26.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dazia» orritik birbideratua)
Dazia (erromatar probintzia)
 Antzinako Erroma
Administrazioa
HiriburuaUlpia Traiana Sarmizegetusa
Geografia
Koordenatuak45°42′N 26°30′E / 45.7°N 26.5°E / 45.7; 26.5
Demografia
Hizkuntza ofizialalatin
Dazia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Dazia (argipen)»

Dazia[1] (Dacia Traiana eta Dacia Felix ere izndatua) Danubioko iparraldean zegoen erromatar probintzia zen, gaur egungo Errumanian kokatua, eta Trajanok Daziako erresuma konkistatu zuenean, erromatarrek eratutako probintzia administratiboa. Hiriburua, Ulpia Traiana Sarmizegetusa izan zen, aurreko Dazia erresumako hiriburuaren izen bera (Sarmizegetusa Regia) zuen kolonia, baina harengandik 40 bat kilometrora sortu berria.

Pretoriar mailako gobernatzailea zeukan, Legio XIII Gemina bere aginpean. Daziako Gerrek eraginda, populazio urria zegoen konkistaren hurrengo urteetan. Hildakoaz gain, daziar askok iparraldera ihes egin zuten. Hortaz, erromatarrek kolonoak eraman zituzten, lursoroetan eta urre-meatzetan lan egitera.

Erromatarren nagusitasunak, halere, ez zuen oso oinarri sendorik, kokapena zela eta, defenditzeko zaila baitzen. Hadriano hango tropak erretiratzekotan egon zen, baina kolonoen segurtasunarengatik ez zuen egin.

129an, erromatarrek probintzai bi zatitan banatu zuten: Dacia Inferior (Dazia beherea) eta Dacia Superior (Dazia Garaia). Marko Aureliok (161-180) hiru probintziatan banatu zuen, Dacia Porolissensis (Porolissum hiri hiriburua zelako), Dacia Apulensis (Apulum zen hiriburua) eta Dacia Malvensis (Malvakoa) izenekoak hurrenez hurren, hiriburu eta batzar komun batekin, baina bakoitza bere prokuradorearekin, maila kontsularreko gobernadore (prokontsula) baten menpe.

Probintziako hiri nagusiak

256an, Galienoren agintaldian, karpiarrek eta godoek Karpatoak zeharkatuta, probintziatik bota zituzten erromatarrak. Ez dago horren zertzelada handirik. Avienoren esaldi bat baino ez dago: "Galienoren agintaldian Dazia galdu zen."

Antza, 271 – 275an, daziar libreen eta godoen presioak erromatarrak Daziatik erretiratzera behartu zituenean.[2]

Bukatu gabeko daziar baten eskultura

Danubioko Limesaren zatia, Errumanian, Gizateriaren Ondare izateko hautagai bihurtuko dela aurreikusten da, eta 600 km-tan zehar hedatzen da, Durustorumetik (Silistra) Danubio ibaiaren deltaraino, Itsaso Beltzean. Ibai-muga horren ibilbidean, Klaudio enperadorearen garaitik, Traziako erresuma ezabatu ondoren, gaztelu, gotorleku eta defentsa-dorre ugari ezarri ziren. Horietako batzuk oso ondo mantentzen dira, hala nola Capidava, Dinogetia (Garvetn) eta Halmyris (Murighiol) gotorlekuak. Azken biak, Aegyssus gotorlekua (Tulcea), Noviodunum gotorleku erromatar-bizantziarra (Isaccea), Classis Flavia Moesicako itsas basea eta Troesmis gotorlekua (Turcoaia), Tulcea probintzian daude, herrialdeko aberatsenetako bat arkeologiari dagokionez. Leku horiek guztiak, Drobetarekin batera, non Danubio gaineko Trajano zubiaren muturretako bat zegoen, Sucidava (Celei), Axiopolis (Cernavoda) eta Carsium (Harsova) UNESCOren Munduko Ondare izendatzea sustatzen duen «Danube Limes Brand» proiektuaren parte dira.

Adamclisiko trofeo monumentala

Konstanta probintzian (Dogobrea), Itsaso Beltzak bustia, antzinako greziar koloniak daude, hala nola Tomis (Konstantza), Callatis (Mangalia) eta Histria (Istria). Eremu hori Behe Moesiako erromatar probintziaren zati zen inperio garaian. Tomis izan zen Augustok Ovidio poeta erbesteratu eta K.o. 17an hil zen tokia. Probintziaren barnealdean, Adamclisik arreta berezia merezi du. Leku horretan, Trajano enperadoreak monumentu bat eraikitzea agindu zuen, daziarren aurkako garaipena ospatzeko eta legioek Domizianoren garaian jasandako porrota mendekatzeko.

Alburnus Maior urre meatzeetako galeriatako bat

Daziako urrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alburnus maiorren aurkitutako pitxerra bitxia, K.o. II. mendekoa.

Clujetik hegoaldera, Alba probintzian, Trajanok Dazia konkistatzeko arrazoietako bat dago: urre daziarra. Rosia Montanan dago Alburnus Maior urre meatze multzoa, erromatar urrezko meatze-gune handienetako bat, lurpeko galeria ikusgarriak dituena eta Gizateriaren Ondare izateko hautagai potentzialarekin. Hurbileko Alba Iulia herrian Apulum gotorleku legionarioaren aztarnak daude, Alburnus Maior meatzetan ateratako urrezko kargamentuak babesteko betebeharra zuena.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Rumania. Reino de Dacia, provincia roamana.» Viator Imperii 2020-02-22 (kontsulta data: 2026-01-01).

Bibliografia osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Errumania
Artikulu hau Errumaniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre