Edukira joan

Garaipenaren Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garapinearen Bandera
Garaipenaren Bandera astintzen, Moskun.

Sobietar Garaipenaren Bandera ( errusieraz : Знамя Победы ) Armada Gorriko soldaduek Berlingo Reichstag eraikinean altxatu zuten bandera da, 1945eko maiatzaren 1ean, Adolf Hitlerren suizidioaren hurrengo egunean. Hiru soldadu sobietarrek altxatu zuten: Alexei Berest, Mikhail Yegorov eta Meliton Kantaria . [1]

Garaipenaren Bandera, gerra garaian fabrikatua, Bigarren Mundu Gerran sobietar herriak Alemania naziaren aurka lortutako garaipenaren ikur ofiziala da. Gaur egungo Errusiako altxor nazionaletako bat ere bada. Inskripzio zirilikoak zera dio:

150. errifleen Dibisioa, 2. klaseko Kutuzov Ordena, Idritsako Dibisioa, Errifleen 79. gorputza, 3. talka-amarda, Bielorrusiako 1. frontea.

Museo Central de las Fuerzas Armadas con la Bandera de la Victoria
Jatorrizko bandera Indar Armatuen Museo Nagusian gordetzen da, Moskun.

Bandera hau Reichstagen altxatu zen bakarra izan ez bazen ere, bertan jartzeko prestatu ziren bandera ofizial guztien artean jarri zen lehena eta bakarra izan zen. Maiatzaren 9an, Moskuko Garaipenaren Eguneko desfilean, bandera honen kopia bat eramaten dute Errusiar Federazioko banderaren atzean Moskuko Komandanteen Erregimentuko kideek.

Errusiako Federazioaren legeen arabera, Garaipenaren Bandera beti gorde behar da segurtasuna ematen dion eta jendeak bisitatzeko moduko leku batean. Gaur egun, Moskuko Indar Armatuen Museo Nagusian dago ikusgai. Egun, Moskuko Indar Armatuen Museo Nagusian ikusgai dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]