Garapen Jasangarrirako 17. helburua: helburuak lortzeko aliantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garapen Jasangarrirako 17. helburua: helburuak lortzeko aliantza
Nazio Batuen Erakundearen helburua
Garapen Jasangarrirako Helburuak
1: Pobrezia desagerraraztea
2: Goserik ez
3: Osasuna eta ongizatea
4: Kalitatezko hezkuntza
5: Genero-berdintasuna
6: Ur garbia eta saneamendua
7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10: Desberdintasunak murriztea
11: Hiri eta komunitate jasangarriak
12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13: klimaren aldeko ekintza
14: itsaspeko bizitza
15: lehorreko bizitza
16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
17: helburuak lortzeko aliantza

2015ean Nazio Batuen erakundeak Garapen Jasangarrirako agenda onartu zuen eta geroztik garapenera bideratutako hainbat helburu betetzeko lana aurrera doa; jendearen konpromisoa nabarmena delarik. [1]

17 helburu eta 169 xedek osatzen dute[2] eta 2030. urterako betetzea espero diren giza garapenerako (ingurumena eta ekonomia alorretan batez ere) helburuen artean azken helburua; hamazazpigarrena, “Itunak, helburuak lortzeko” dira.

Aliantzak maila ezberdinetan egiten dira, mundukoa izan daiteke, baita nazionala edo herrikoa ere. Enpresek aliantza ezberdinak egiten dituzte ere: joint venture praktika, frankizia bat[3].... Herrialde askok; zoritxarrez, garapen ekonomikorako laguntza behar dute. Hau jakinik, akordio desberdinak egoten dira aipatutako aliantzen bitartez laguntza behar dutenek errazagoa edukitzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia guztian zehar milaka itun egon ondoren, argi eta garbi ikusi da izan dezaketen garrantzia ikaragarrizkoa dela. Itunak nahiz eta askotan alde batera uzten diren, garapenerako helburuetan paper garrantzitsu bat betetzen dute. Hau esanda, aipatzekoa da hamazazpigarrenean azaltzen den helburuak adierazten duen ikuspegi mugatua, egin zitekeenarekin alderatura. Honek, ordea, ez du islatzen Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko azken helburu honek izan dezakeen garrantzi nabarmen hori.

Aliantzak dinamikoagoak izan beharra direla diote; NBE bere garaian izan zen bezalaxe eta horretarako maila anitzetan eta eragile ezberdinen artean harreman sakonagoak izatea lortu beharra dago. Honekin batera, erantzukizun kolektiboa sustatzea nahitaezkoa da, aliantza-politikoak aukeratzeko orduan oinarri irmoago bat izatea bezala, bakoitzak duen ezagutza besteekin partekatuz.[4]


Bizi garen mundu honetan 4000 milioi pertsona baino gehiagok ez daukate internetik (egia da orain dela 100 urte esaterako inork ez zuela eta beste gauza batzuekin konpontzen zirela) eta horietako %90a garatzeko dauden herrialdeetan aurkitzen dira. Itunak behar-beharrezkoak direla ere beste esparru batzuetan ikus daiteke: diskriminazioa, hondamendi naturalak, migrazioa, datu fidagarririk eza, geldialdi ekonomikoa… Uste duguna baino esparru gehiagotan hain zuzen ere.


Helburuak lortzeko ahalegin bateratua eta denen artean adostutakoa izan beharko da. 2030erako lortu nahi den garapenera iristeko, hainbat erabaki hartu dira eta ekintza horiek betetzen dira. Merkataritza areagotzea eta garapen bidean dauden herrialdeen zorra kontrolatzea ere garrantzizkoa da, hazkunderako aukera gehiago izan dezaten. Bestalde, garapenera bideko herrialdeen esportazioen %79 zerga gabe egiten dira, beste modu batzuetara zergak biltzeko modu ezberdinak bilatuz.


Herrialde garatuek ere nahiz eta garapenerako bidean egon, besteei ere lagundu egiten diete, diru-sarrera gordinaren %0.07 behar dutenei emanez. Diru honekin kanpo-zorrak ordaintzen dituzte. Ezagutza akademikoak ere trukatzen dituzte herrialdeen artean, esperientziatik hobekuntzara heltzeko. Pobrezian dauden herrialde ugariek garapen jasangarrirako bultzatzen dituzten politikak aplikatu beharra dituzte, eta zaila denez, herrialde garatuetakoak laguntzen diete.[5]


Aipatutakoa kontuan edukita, ondorioztatu dezakegu itunak ikaragarrizko pisua dutela 2030. urterako lortu nahi den garapenera iristeko. Itunen bitartez egiten den laguntza suposatzen duguna baina haratago doa. Esan bezala, herrialde garatuen laguntzarik gabe ezingo litzateke proposatutakoa lortu, herrialde gehiegi atzean geratuko liratekeelako. Gizarte honetan argi ikusten den bezala alde handiak daude herrialdeen artean, baina herrialde garatuek garapenerako laguntza behar dutenei lagunduz, aldea txikiagoa egiten joango da eta elkarlanean garapenera iristeko bidea egongo da, behar diren aliantzak eginez. Azken finean historia guztian ikusi den bezala, laguntzarekin, imajinatu ere ezin zitezkeen gauzak lortu dira.

Adierazleak eta Grafikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar itun desberdin asko egon dira, oso garrantzitsuak izan direnak eta baita ez hain garrantzitsuak ere. Itun guztien artean nik aukeratu dudanetako bat Versailleseko ituna izan zen, erabaki hau 1919. urtean hartu zuten Versaillesko jauregian (Frantzian) eta zeresan handia eduki zuen. Itun hau hain zuzen ere Lehen Mundu Gerrari amaiera emateko bake hitzarmen bat izan zen Europako herrialde guztien onerako, Alemania eta Aliatuen artean onartu beharra zeukatena hain zuzen ere, haiek kalte moral eta materialak ordaindu beharko zituztelako itun hori sinatu ondoren, eta hori kantitate ekonomiko erraldoi bat zen. Hitzarmen hau lortzea ez zen batere erraza izan, sei hilabete pasa behar izan ziren erabaki hori burutzeko 1920ko urtarrilaren 10ean. Historian egon diren gerra guztien artean, hau izan da gerra gogorrenetako bat eta hildako asko utzi zituena, ondorengo grafikoan ikus daitekeen bezala, herrialde handietan utzi zituen hildakoak:


Itunen zeregina normalean gauza batekin amaitzea izaten da, adibidez kasu honetan gerrarekin amaitzea. Eta lortu zuten. Gerra ondoren Alemaniak kalte ordain asko jasan zuelako, ordaindu beharra izan zuen eta azkeneko zorrak 2010ean ordaindu zituzten, gaur egunera libre iritsiz, zorrik gabe.

Argi dagoen bezala, gerra guztietan gastu ekonomikoak oso altuak izan ohi dira hainbat arrazoirengatik; erabiltzen den armamentua ez da merkea izaten eta gerrak luzeak izaten direnez, gauza asko behar izaten dituzte bizirauteko, haien artean elikagaiak eta edariak.


Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bergarako Besarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumento a Espartero (Madrid) 01.jpg (deskribapen orria)


Bergarako Besarkada edo Bergarako Hitzarmena, ekintza edo akordio oso garrantzitsua izan zen Espainian. I. Gerra Karlistari bukaera eman zion Irizar Jauregian. Bi mugimendu, armada buruzagien artean.

Maroto Jenerala (Karlista ,Estatu Nagusiko buruzagia.) eta Espartero eskua ematen ikus dezakegu eta guduaren amaiera irudikatzen duena.

[6]

Europar Batasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EU 2019.png (deskribapen orria)

Europar batasuna 1993. urtean sorturiko herrialde talde edo batasun bat da ekonomiko eta politiko arloan . Batasun honetan 27 herrialde daude murgilduta (Alemania, Frantzia , Espainia , Italia… adibidez.)

Batasun hau hainbat gudu eta arazoren ondorioz herrialde bizilagunen artean sortuz joan zen , baina elkarketa edo batasun hori oso indartsua izan zen bigarren mundu gerraren ondoren Europari lasaitasun edo egonkortasun bat emateko ondoren batasun hau beste arloetan garatuz joan zen baita ere , arlo ekonomikoan , metalurgian edo ikatzaren merkatuan , herrialde hauen artean salerosketan hasi ziren eta honek ekonomiaren y salerosketaren garapena ekarri zuen herrialdeen artean.

“Itun” , hurbilketa edo batasun honek helburu argi bat zuen Europan, herrialdeen artean egonkortasun bat bilatzea aitzinean gertatutako arazo eta gudu guztiak ekiditeko eta etorkizun batean arazoren bat gertatuko balitz, guztien artean konpontzeko eta adostasunez erabakiak hartzeko eta ezartzeko, eta guzti honen ondorioz etorkizunean Globalizazioa garatuko da herrialdeen batura hori sortuz eta kulturak nahastuz .[7]

Bredako Errendimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Velazquez-The Surrender of Breda.jpg (deskribapen orria)

[8]

Errendimendu hau Espainiar soldaduen eta Holandako soldaduen arteko ekintza edo hitzarmena izan zen 1625.urtean Espainiar armada Holandakoa garaitu ondoren.

Velazquez Bredako ingurunea hartu zuen erreferentzia bezala margolana egiterako unean. Margolan hau beste hamaika margolan gehiagorekin izan zen sortua Jauregi bat apaintzeko.

[9]


Entente Hirukoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[10]

Triplice Aliança e Entente.png (deskribapen orria)

Entente Hirukoitza 1907 urtean hainbat herrialderen artean sorturiko talde bat izan zen.

Bertan bere izenak esaten duen moduan hiru herrialdeko “aliantza” izan zen: Frantzia, Britainia Handia eta Errusiaren artean, baina ondoren beste herrialde batzuk parte hartu zuten: Serbia, Japonia edo Errumania adibidez.

Hasiera batean aliantza hau ez zen formalizatu edo ez zen itun baten ondorioz egin baina lehen mundu gerra hastean erlazioa edo batura hau akordio batzuen bidez egin zen.

Errusia eta Frantziaren artean (1891-93 bitartean).

Britainia Handia eta Frantziaren artean (1904).

Eta azkenik Britainia Handia eta Errusia batu ziren 1907.urtean.

Lehen Mundu Gerra hainbat arrazoirengatik hasi zen, ondorio hauen artean inperialismoa eta kolonialismoa Europako potentziak beste herrialde batzuen aurretik zindoazten inperialismo lasterketa honetan eta honek haserreak eta arazoak sortu zituen, naiz eta ondorio garrantzitsuena edo guztiz eztanda egin zuena hori ez izan.

Ondoren guduan zehar taldeak edo esparruak aldenduko dituena hau izango da. Aliantza Hirukoitzaren kasuan, ez zitzaion oso ondo joan kolonialismoa Europako beste herrialde ekin konparatuta Frantzia, Espainia edo Britainia Handia bezala.

[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nations, Unatied. (2019-12-31). Español: Logo de las Naciones Unidas para el desarrollo sostenible. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  2. Garapen Jasangarriaren Helburuak. 2021-04-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Objetivo 17. Alianzas para lograr los objetivos (ODS)» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  4. Stott, Leda; Scoppetta, Anette. (2020). «Alianzas para los Objetivos: más allá del ODS 17» Revista Diecisiete: Investigación Interdisciplinar para los Objetivos de Desarrollo Sostenible. (2): 29–38. ISSN 2695-4427. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  5. (Gaztelaniaz) «Objetivo 17. Alianzas para lograr los objetivos (ODS)» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  6. (Gaztelaniaz) Abrazo de Vergara. 2021-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  7. (Ingelesez) Anonymous. (2016-06-17). «Web oficial de la Unión Europea» Unión Europea (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  8. (Gaztelaniaz) La rendición de Breda. 2021-04-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  9. (Gaztelaniaz) Abrazo de Vergara. 2021-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  10. Fitxategi:Triplice Aliança e Entente.png. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  11. (Gaztelaniaz) Triple Entente. 2021-04-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]