Garapenaren ekonomia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Garapenaren ekonomia garapen prozesuaren alderdi ekonomikoak aztertzen ditu ekonomiaren adar bat da; batez ere, errenta baxuko eta ertaineko herrialdeetan. Azterketa makroekonomiko eta mikroekonomikoko teknika moderno ugari erabiltzen dira garapen bidean dauden nazioen arazo ekonomikoak, sozialak, ingurumenekoak eta instituzionalak ulertzeko eta konpontzeko.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapenaren ekonomia pobreziaren eta azpigarapenaren determinatzaileen azterketan oinarritzen da, baita eskualde horietako bizi-baldintzak hobetzeko beharrezkoak diren politika ekonomikoen diseinuan ere. Bigarren Mundu Gerraren ostean sortu zen, eta garapenaren eta hazkundearen arteko bereizketan oinarritu egin zen, desberdintasunak murriztearen eta oinarrizko beharrak asetzearen garrantzia aintzat hartuta.[2]

Industrializatutako herrialdeak 2007an

Ekonomia konbentzionala ez bezala, garapenaren ekonomia ez da soilik hazkunde ekonomikoaz eta egiturazko aldaketaz arduratzen, baita biztanleriaren bizi-kalitateaz ere. Horrek osasuna, hezkuntza eta lan baldintzak bezalako alderdiak barneratzen ditu, eta esku-hartze publiko zein pribatuaren bidez bideratu al dira.[3]

Gainera, esparru honek politikak eta praktikak formulatzen laguntzen du eta honen ondorioz teoria eta metodoak sortzea, bai nazio mailan zein nazioarteko mailan erabiltzeko.  Ezarpen hauek merkatua berregituratzeko pizgarriak izan ditzake, metodo matematikoen erabilera, edo metodo kuantitatibo eta kualitatiboen arteko nahasketa izan dezake.[3]

Garapenaren ekonomiaren alderdi bereizgarri bat politika zehatzen formulazioan faktore sozial, politiko eta instituzionalak txertatzeko gaitasuna da ere. Ekonomiaren beste hainbat adar ez bezala, ez dago adostasun argirik zein kontzeptu eta planteamendu diren egokienak zehazteko. Garapeneko ekonomialariek hazkundearen teoria, pobrezia, desberdintasuna, giza kapitala eta erakundeak bezalako gaiak jorra ditzakete, eta haien ikuspegiak alda daitezke eskualde edo herrialde bakoitzaren helburu eta baldintza zehatzen arabera.[3]

Lehen aipatu bezala, garapenaren ekonomia funtsezkoa da herrialde pobreek aurrean dituzten erronka ekonomiko eta sozialei aurre egiteko. Herrialde pobreek garapen ekonomikoa zailtzen dieten zenbait ezaugarri izan ohi dituzte, hala nola: pobrezia, desberdintasun ekonomikoa, ezegonkortasun politikoa, azpiegitura eskasa, etab. Garapen ekonomikoaren  helburu nagusietako bat herrialde pobreetan pobrezia murriztea da pobreziaren kausak identifikatuz eta politika eta programa eraginkorrak diseinatuz, pobrezia egoeran dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetu nahi dira. Herrialde hauetan pobrezia murriztu ahal izateko hazkunde ekonomiko iraunkorra bultzatzea ezinbestekoa da, horretarako, inbertsioa, berrikuntza, hezkuntza eta epe luzera garapen ekonomikoan lagun dezaketen beste faktore batzuk sustatu behar dira.[4]

Desberdintasun ekonomikoa arazo komuna da herrialde pobre askotan aberastasuna oso kontzentratuta baitago gutxiengo txiki baten eskuetan. Garapenaren ekonomiak arazo horri aurre egiteko, zerga-politika progresiboak ezartzea proposatzen du, hala nola aberastasunari ezarritako zergak, dagoeneko diru-sarrera handienak dituztenak, eta pobreenei zuzendutako eskudiru-transferentzien programak. Azken honek, aberastasuna birbanatzen eta desberdintasun ekonomikoa murrizten lagun dezake. Desberdintasun ekonomiko hau zuzentzeko beste bide bat enplegua sustatzea eta lan-aukerak sortzea izango zen, batez ere diru-sarrera txikiko langileak enplegatzen dituzten sektoreetan, desberdintasuna murrizten lagun dezake. Horrek esan nahi du enpresa txiki eta ertainei laguntzea, enplegua sortzen duten sektoreetan inbertitzea eta lan-trebakuntza hobetzea.

Garapenaren ekonomiak beste hainbat tresna eta estrategia eskaintzen ditu erronka horiei aurre egiteko eta herrialde pobreetan garapen ekonomikoa sustatzeko, haien artean azpiegituretako inbertsioek daude, hala nola errepideek, zubiek, portuek eta aireportuek, konektibitatea eta produktibitatea hobetzen lagun dezakete. Erreforma ekonomikoek, hala nola merkataritzaren eta inbertsioaren liberalizazioak, hazkunde ekonomikorako ingurune onuragarriagoa sortzen lagun dezakete eta inbertsioaren liberalizazio honek atzerriko inbertsioaren sustapena ekar ditzake. Herrialde pobreek sarritan atzerriko inbertsio zuzena erakarri nahi izaten dute, haien garapen ekonomikoa sustatzeko, ingurune egokia sortzen delako eta inbertitzeko sektore estrategikoak identifikatzen laguntzen dutelako.[5]

Laburbilduz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen ekonomia herrialde garatuetan eta garapen bidean dauden herrialdeetako ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erronkei aurre egitea oinarritzen da. Hainbat tresna eskaintzen ditu, azpiegituretan inbertsioak egitetik erreforma ekonomikoetaraino egitera, garapen ekonomikoa sustatzeko asmoz. Herrialde txiroetan, pobrezia murriztea bilatzen du hazkunde iraunkorra, inbertsioak, berrikuntza eta hezkuntza epe luzera sustatuz. Desberdintasunari zerga politika progresiboekin, eskudiru transferentziarako programekin eta enpleguaren sustapenarekin lantzen da. Hazkunde ekonomikoa ez ezik, bizi-kalitatea hobetzea eta pobrezia eta desberdintasuna murriztea ere bilatzen du. Aberastasunaren birbanaketa, enplegua sortzea eta azpiegituretan inbertsioa bezalako politiken bidez, diziplina honek mundu justuagoa, oparoagoa eta iraunkorragoa sustatzen du, non aurrerapenaren onurak partekatzen diren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. Arndt, H. W.. (1981-04). «Economic Development: A Semantic History» Economic Development and Cultural Change 29 (3): 457–466.  doi:10.1086/451266. ISSN 0013-0079. (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  3. a b c Bell, Clive. (1987). «Development Economics» The New Palgrave Dictionary of Economics (Palgrave Macmillan UK): 1–14. ISBN 978-1-349-95121-5. (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  4. Institutional causes, macroeconomic symptoms: volatility, crises and growth. .
  5. (Gaztelaniaz) «Economía del desarrollo» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]