Garezurraren josturak, fontikuluak, indar lerroak eta haustura lerroak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arauzko garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enbrioiaren hezur-sistema mesodermo paraxialetik, alboko mesodermoaren paretako orritik eta enbrioiaren alde zefalikoko gandor neuraletako zeluletatik sortzen da. Beraz, hezur gehienek jatorri mesodermikoa dute, baina gandor neuraletako zeluletatik sortutakoek, jatorri ektodermikoa dute. Mesodermo paraxialeko alde zefalikoa segmentatzean, somitomeroak sortzen dira eta, alde okzipitaletik behera somitak sortzen dira. Somitetan bi atal bereizten dira:

  • Dermomiotoma

Alboko mesodermoko pareta orritik goiko eta beheko gorputz-adarretako hezurrak sortzen dira. Baita esternoia edo bular-hezurra.

Aurpegiko hezurrak sortzen dira gandor neuraletako zeluletatik, arku faringeoetara/brankialetara migratu duten gandor neuraletako zeluletatik sortutako mesenkima zeluletatik, hain zuzen ere. Beraz, aurpegiko hezurrak jatorriz ektodermikoak dira.

Hezurtzapen motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi hezurtzapen mota daude:

  • Hezurtzapen endokondrala: hasieran, mesenkimatik kartilagozko hezurrak sortzen dira eta, bigarren fase batean, kartilagoak hezurtzen dira.
  • Mintzezko hezurtzapena edo hezurtzapen menbranosoa: hezurrak zuzenean mesenkimatik sortzen dira.

Garezurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garezurra edo kraneoa bi atalek osatzen dute:

  • Neurokraneoa: burmuinaren inguruan dagoen kraneoa. Kutxa baten modukoa da eta bi zati bereizten dira bertan:
    • Zati menbranosoa edo mintzezkoa: buru-ganga osatzen duena.
    • Zati kartilaginotsua edo kondrokraneoa: neurokraneoaren oinaldean kokatzen den atala.
  • Errai kraneoa: aurpegiaren eskeletoa osatzen duen kraneoa.

Neurokraneoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mintzezko neurokraneoa. Buru-ganga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burmuinaren alboko paretetatik eta sabaitik burmuina inguratzen duen atala da. Atal honetako hezurrak edo hezur zatiak mintzezko hezurtzapen prozesu baten bitartez sortzen dira, eta sortzen diren hezurrak hezur lauak dira:

2 hezur lauen artean ehun konektibozko ildo batzuk kokatzen dira: joskurak.

2 hezur lau baino gehiago batzen diren eskualdeak ere ehun konjuntibozkoak dira, fontikulu izenekoak.


Kondrokraneoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal hau kondrokraneoa deitzen da bertatik sortzen diren hezurrak kartilagoetatik sortzen direlako. Beraz, hezurtzapen endokondrala egiten dute. Kondrokraneoa buruezurraren oinaldean kokatzen da.

*Irudian kondrokraneoa ikusteko: buru-ganga mozten da, entzefaloa ateratzen da eta kondrokraneoa barrutik ikustea lortzen da, kondrokraneoaren ikuspegi endokraneala lortzen da.

  • Erdiko kartilago plaka: kondrokraneoaren erdian aurkitzen da eta kartilago bilateral desberdinez osatuta dago. Buruezurraren oinaldean zulo bat kokatzen da, zulo bertebrala edo okzipitala, eta bertan orno-muinaren jarraipena kokatzen da, entzefalo enborra. Zulo honen aurrekaldetik erdiko kartilago plaka eratzen da. Plaka honetan atzekaldetik aurrekaldera:
    • Atzekaldean: Hiru esklerotoma okzipitalek eta bi kartilago parakordalek osatzen dute. Kartilago parakordalak somitomeroen mesodermotik sortzen dira. Kartilago parakordalek hezur okzipitalaren lamina basilarra eratzen dute. Hezur okzipitalaren ezkata, mintzezko hezurtzapenaren bidez sortzen da eta, lamina basilarra (neurokraneoarren oinaldean kokatuta), hezurtzapen endokondraletik.
    • Hauen aurrekaldean: hipofisi kartilagoak. Hauetatik esfenoides hezurraren gorputza eratzen da.
    • Erdiko plakaren aurreko aldean: burezurraren trenkadatxoak edo trenkadatxo kranealak. Hauetatik etmoides hezurra sortzen da.
  • Alboko kartilago plaka: erdiko kartilago plakaren alboetan kokatzen da eta kartilago desberdinez osatua dago. Egitura bilateralak dira.
    • Atzekaldean: kapsula periotikoa. Honetatik, hezur tenporalaren harkaitza edo peñaskoa (piramide itxurakoa) eta hezur tenporalaren mastoide apofisia sortzen dira.
    • Honen aurrekaldean: hego tenporala kartilagoa dago. Honetatik esfenoides hezurraren hego handiak sortzen dira.
    • Alboko plakaren aurreko aldean: begizulo hegoa kartilagoa dago. Hauetatik esfenoides hezurraren hego txikiak sortzen dira.

Hezur zati hauek ondoren beraien artean fusionatzen dira eta fusio horietan zulo desberdinak uzten dituzte. Zulo horiek neurokraneoaren oinaldean kokatzen dira eta zulo hauetatik nerbio desberdinak pasatzen dira, burezurrean dauden nukleoetara nerbio kranealak iristen dira. 12 bikote nerbio kraneal daude eta hauen zuntzak neurokraneoaren oinaldean dauden zuloetatik pasatzen dira.

Nerbio kraneal batzuk nukleo sentsorialak dituzte soilik, eta beste batzuk konplexuagoak dira.


Errai kraneoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, errai kraneoa dago, aurpegiaren eskeletoa osatzen duen atala dena. Arku faringeo edo brankialetatik sortzen dira, lehenengo bi arku faringeo hain zuzen ere, non gandor neuraletik migratu duten zelulak dauden. Hortaz, jatorri ektodermikoa dute. . Jaioberrietan, neurokraneoaren tamaina errai kraneoaren tamaina baino handiagoa da, buruezur handiagoa daukate aurpegiarekin konparatuta. Baina sudur alboko sinuak garatzean eta goiko eta beheko maxilarretan jaio ostean hortzak agertzean hezur hauen tamaina ere handiagoa egingo da neurokraneo eta errai kraneoaren tamainak orekatuz.

Irudi honetan burezurraren hezurren eraketarako mesenkimak zein jatorri duen ikus daiteke:

  • Orokorrean aurpegiko hezurrak eta tenporalaren ezkata gandor neuraleko zelulek sortutako mesenkimatik sortzen dira. Beraz, hezur hauek jatorriz ektodermikoak izango dira.
  • Gainerako hezurrak somitomeroen eta somita okzipitaletatik sortutako mesenkimatik sortzen dira. Beraz, hezur hauek jatorriz mesodermikoak izango dira.



Indar lerroak eta haustura lerroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

indar lerro

Garezurrak aurkezten dituen sinuen inguruan dauden hezur lodiuneei indar lerro deritze. Horiek eratzen dituzten egiturek sendotasuna ematen diote garezurrari, hots, garezurrak jasaten dituen zama mekanikoei aurre egiteko beharrezkoak dira.

Indar lerro guztiak abiatzen dira turkiar jarlekutik.

Hori horrela, haustura lerroak ere baditugu, zeintzuk errefortzurik gabeko tarteko eskualdeetan agertzen diren.

Haustura lerroak aurpegiaren alde medialean agertzen dira eta horietatik abiatuz, hiru haustura mota bereiz daitezke:

Haustura lerroak
  • Le Fort l: azpiko zeharkako haustura lerroak masailezurra gurutzatzen du hortz irtenguneen gainetik. Honen apurketa gertatu ezkero, masailezur sinuaren integritatea kaltetuko litzateke.
  • Le Fort ll: sudur erroa, etmoide hezurra, masailezurra eta masailalbo hezurra barne hartzen ditu. Haustura piramidala deritzo eta betzuloaren integritatea kaltetuko litzateke hau hautsiz gero.
  • Le Fort lll: errai edo aurpegi garezurra nerbio garezurretik banatzen du. Haustura lerro printzipala betzulotik igarotzen da. Horrez gain, etmoide hezurra, bekoki sinuak eta masailalbo hezurrak kaltetu daitezke haustura gertatzen bada.

Joskurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jostura edo suturak buruko hezurrak (batez ere buru-gangakoak) lotzeko balio duen artikulazio edo giltzadura da. Oso mugikortasun txikikoak dira (behin itxita (hezurtuta) daudenean noski, gogoratu entzefaloaren garapenean oso mugikortasun handia dutela fontanelekin batera) baina hala ere, garezurraren konplizitatea eta elastikotasunean parte hartzen du.

Giltzadura mota: Mugikortasun txikikoak izanda, sinartrosi giltzadura-taldearen barnean sailka dezakegu. Era berean, zuntzezko artikulazio bat da (ehun konektibozko joskura lotailu edo lotailu sutural baten bitartez lotuta baitaude) eta beraz, sindesmositzat har dezakegu.

Berezitasun moduan, aipatzekoa da giltzadura tenporo-mandibularra (loki-barailetako giltzadura) joskura ez den garezurreko giltzadura bakarra dela.

Hainbat joskura egongo dira garezurrean (koro joskura, gezi joskura…). Huen sailkapena hainbat irizpideen araberakoa da: alde batetik, garrantzi edo tamainaren arabera eta ikuspegiaren arabera

Garrantziaren eta tamainaren araberako sailkapena: Joskurak hauen zabalera eta garapen enbriologikoan duten esku hartzea kontuan hartu sailka daitezke, modu horretan bi talde osatuz:

Garrantzaiaren eta tamainaren araberako sailkapena
Handiak direnak Zabalenak dira eta gehinak zerra motatakoak dira bat izan ezik (ezkata motako joskura, alegia).
  • Koro joskura(2): bekoki eta pareta hezurrak lotzen ditu.
  • Gezi joskura(3): bi pareta hezureak lotzen ditu.

Azken bi hauek itxiera oso berantiarra daukate, gutxi gorabehera 40 urtetara.

  • Lamba itxurako jostura(4):
  • Ezkata motako joskura(10): pareta eta garondo hezurrak lotzen ditu.
  • Joskura metopikoa (11)
Txikiagoak direnak
  • Garondo-mastoidetako jostura (5): lamboide itxurako josturaren beheranzko jarraipena
  • Pareta-mastoideetako jostura (12):
  • Ezkata-mastoideetako jostura (13):
  • Esfenoide-bekokietako jostura (6): Esfenoidearen hegal nagusia bekoki hezurrarekin
  • Esfenoide-ezkatetako jostura (8): Esfenoidearen hegal-nagusiaren atzeko ertza loki hezurraren ezkatarekin
  • Esfenoide-paretetako jostura (9): Esfenoidearen hegal-nagusiaren atzeko ertza pareta hezurrarekin.
  • Loki-masailalbo joskura
  • Bekoki-mailalbo joskura:

Ikuspegiaren araberako sailkapena: Hainbat joskura daude, baina guztiak ez dira ikuspegi berdinetik ikusten, hau da, desberdin banatzen dira garezurrean zehar.

Ikuspegiaren araberako sailkapena
Alboaldetik ikusten direnak
  • Koroa joskura
  • Lambda itxurako joskura
  • Ezkata motako joskura
  • Garondo-mastoidetako joskura
  • Pareta-mastoideetako joskura
  • Esfenoide-bekokietako joskura, Esfenoide-paretetako joskura eta Esfenoide-ezkatetako joskura
  • Loki-masailalbo joskura
  • Bekoki-mailalbo joskura
Aurrealdetik ikusita
  • Joskura metopikoa
  • Bekoki-masailalbo joskura
  • Masailezur-masailalbo joskura
  • Joskura intermaxilarra
Goitik ikusita
  • Gezi joskura
  • Koroa joskura
  • Lamboide itxurako joskura
Azpitik ikusita
  • Zeharkako ashosabai joskura
  • Esfenoide-garondoetako arteka
  • Mastoide-garondoetako arteka
  • Harri-garondoetako arteka
  • Harri-tinpanoetako arteka
Azpiko joskurak.
Barnetik ikusita Aztertutako joskura guzti hauek garezur kanpoaldetik ikus daitezkeen joskurak dira. Hala ere gogoratu horiek ez direla bakarrak, izan ere, garezur barrutik soilik ikusten diren joskurak ere badaude: Esfenoide-bekokitako joskura, esfenoide-etmoideetako joskura.
Barruko joskurak.

Benetako irudi batzuk:


Fontikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fontikuluak.

Zenbait hezur elkartzen diren guneetan fontikuluak izeneko elkarguneak daude:

Neurokraneoaren goikaldean bi fontikulu bereiz daitezke:

  • Aurreko fontikulua: bekoki hezurraren eta bi pareta hezurren elkargunea.
  • Atzeko fontikulua: bi pareta-hezurren eta garondo hezurraren ezkataren elkargunea.

Neurokraneoa albotik ikistean, fontanela bilateralak bereizten dira, burezurraren bi aldeetan daudenak:

  • Esfenoide-fontikulua edo aurre-alboko fontikulua: bekoki, esfenoidearen hegal-nagusia, loki-hezurraren ezkata eta pareta-hezurraren elkargunea.
  • Mastoide-fontikulua edo atze-alboko fontikulua: mastoide, garondo eta pareta hezurren elkargunea.

Joskura eta fontanelak erabiliz, erditzearen momentuan neurokraneoa eratzen duten hezurrak gainjartzen dira, neurokraneoaren eta burezurraren tamaina askoz txikiagoa eginez. Horrek fetuaren irteera errazten du. Jaio ondoren, buru-gangako hezur hauek aurreko posizioetara itzultzen dira.

Jaiostean joskura eta fontanelak ez dira ixten, neurokraneoaren barruan entzefaloak bere hazkuntzarekin jarraitzen duelako. Egitura horiek itxiko balira, entzefaloak ezingo luke hazi. Normalean, jaiosteko 5.-7. urteetarako neurokraneoak bere edukiera handiena lortzen du, baina horietako egitura batzuk zabalik mantentzen dira gero une jakin batean ixteko. Atzeko fontanela da ixten den lehena, jaiosteko 1. edo 2. hilabeterako itxita baitago. Aurreko fontanela jaiosteko 18 edo 20 hilabeterako ixten da.


Patologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fontikulu konkortuak: fontikuluen kanporazko kurbadurak dira.

Fontikuluak irmo eta ukimenaren bitartez pixka bat barrurantz kurbatuta sentitu behar dira. Fontanela bat tenkatua edo irtena izaten da garunean likidoa pilatzen denean edo hura puzten denean, eta horrek garezur barneko presioa handitzen du.

  • Fontikulu hondoratuak: Haur baten buruan dagoen fontikuluaren barruranzko kurbadura nabarmena da.

Fontikuluen barruranzko hondoratzea oso arina izan behar da. Nabarmen hondoratutako fontikulu batek haurrak gorputzean nahiko likido ez duela adierazten du.

  • Kraneosinostosia: sortzetiko akats bat da, haurtxoaren garezurreko hezurrak lotzen dituen artikulazio fibroso bat edo gehiago (garezurreko josturak edo fontanelak) behar baino lehenago ixtearen eraginez sortzen dena. Hau haurraren garuna erabat osatu aurretik gertatzen da, baina garunaren hazkuntza ez da eteten, beraz,  buruaren itxura deformea eragingo du.

Kraneosinostosiaren tratamendua buruaren forma zuzentzen duen eta garunaren hazkuntza normala ahalbidetzen duen kirurgia da. Diagnostiko eta tratamendu goiztiarrei esker, haurraren garunak hazteko eta garatzeko espazio egokia lor daiteke.

Patologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KRANEOSINOSTOSIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kraneosinostosi batzuk

Jostura bat edo gehiago goizegi ixten direnean, kraneosinostosia izeneko eragabetasuna agertuko da. Ixten den josturaren arabera, garezurrak forma desberdinak hartuko ditu.

ESKAFOZEFALIA EDO DOLIKOZEFALIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Doliko”: luzea eta “Eskafo”: ontzia esan nahi du. Jostura sagitalak edo gezi josturak ixte goiztiarra izango du. Ondorioz, garezurra itxitako josturaren norabidean hasiko da batez ere. Beraz, bekoki garondo norabidean handituko da eta zeharkako hazkuntza galduko da eta buru luzatu bat garatuko da

BRAKIZEFALIA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koroa josturaren ixte goiztiarra gertatuko da. Ondorioz, garezurra zabala izango da, baina bekoki-garondo norabidean laburra izango da. Honekin batera, normalean bestelako akatsak batzuk agertuko dira: Hipertelorismoa, Exoftalmia… Gainera atzerapen mentalarekin erlazionatzen da,  izan ere, Down sindromean brakizefalia oso ohikoa izango da.

PLAGIOZEFALIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koroa josturaren edo lamboide josturaren garezurraren alde bateko ixte goiztiarra gertatzen da. Ondorioz, alde bateko jostura ixten denez bakarrik, deformazioa asimetrikoa agertuko da. Akatsa duen aldea zapalagoa izango da eta kaltetuta agertzen ez de aldean goragunea agertuko da.

TRIGONOZEFALIA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jostura metopikoaren ixte goiztiarra agertuko da. Ondorioz, Hiruki itxurako garezurra agertuko da. Bekokia oso estu agertzen da eta aurrerantz zuzenduko da. Hipotelorismoarekin erlazionatzen da.

turrizefalia

TURRIZEFALIA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Turri” dorrea esan nahi du. Hainbat josturen ixte goiztiarra gertatzen da. Esate baterako, koroa, lamboide josturak… Ondorioz,  garezurraren hazkuntza gorantz zuzentzen da, dorre baten moduan. Atzerapen mentalarekin erlazionatzen da.

TREBOL ORRI ITXURAKO GAREZURRA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

trebol itxurako garezurra

Kraneosinestosi motarik larriena da. Jostura gehienen itxiera goiztiarra ematen da;  gezi jostura, koroa jostura, lamboide jostura… Ondorioz, garezurrak trebol orri baten forma antzekoa izango du. Atzerapen mentala agertu ohi da.




TRATAMENDUA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean kraneosinostosiak kirurgiaz konpontzen dira. Normalean kirurgia ondoren, garezur ortopediaren erabilera beharrezkoa da kasko batzuen bidez.