Kopeta-hezur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kopeta-hezur
Frontal bone - animation 02.gif
Kopeta-hezurraren kokapena animazioaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parteBurezurra
Kalota
Konponenteaksquamous part of frontal bone (en) Itzuli
orbital part of frontal bone (en) Itzuli
ArtikulazioaEtmoide hezurra
masailezurra
Hezur parietala
sudur-hezurra
Masaila
Esfenoide hezurra
ungisa
Identifikadoreak
LatinezOs frontale
MeSHA02.835.232.781.375
TAA02.1.03.001
FMA52734
Terminologia anatomikoa

Kopeta-hezur edo hezur frontal burezurrean garondoa osatzen duten zortzi hezurretako bat (aurrealdekoa, bi parietalak, bi tenporalak, okzipitala, etmoidea eta esfenoidea). Bekokiko hezurra da. Bi aurpegi (barnealdekoa eta kanpoaldekoa) eta hiru zati bereizi ditzakegu: bekoki-ezkata, sudurreko zatia eta betzulo zatia.[1]

Atalak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bekoki-ezkata: garezur gangaren aurreko zati nagusia hartzen du. Pareta hezurrari lotzen zaio goialdean koroa-josturaren bitartez eta loki-hezurra eta esfenoide-hezurrari behealdetik. Batzuetan ezkataren erdialdean bekoki-josturaren aztarna ager daiteke.
  • Sudurreko zatia: bi betzuloen artean aurkitzen den eremua da.
  • Betzulo zatia: betzuloaren sabaiaren eta aurreko garezur-hobiaren zati nagusia hartzen du. Zati honek bat egiten du etmoidearekin eta esfenoidearen hegal txikiekin.

Aurpegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkataren barrualdeko aurpegian bekoki-gangarra atzematen da eta hatz-markak dituen betzulo zati horizontala. Gangarrean, etmoide-muxarradurarazko ibilbidean hurbileko zatian, zulotxo bat nabari da, zulo itsua deritzo[1].

Kanpoko ikuspegitik ordea bekoki-goraguneak ezker eta eskuinean nabari dira, ezkata horizontalago egiten den mailan. Masailalbo irtengunea masailalbo hezurrarekin giltzatzen den eta betzuloa albotik mugatzen duen irtengunea da, bat albo bakoitzean. Loki-lerroa, masailalbo irtengunetik gorantz eta atzerantz proiektatzen den lerroa da.[1]

Goiko betzulo-ertzak betzuloa goialdetik mugatzen du, bekainek ertz hori estaltzen dute. Betzulo-ertzaren gainean betzulo-gaineko zuloa (betzulo gaineko arteria eta betzulo gaineko nerbioaren alboko adarra igarotzen dira bertatik) dago, eta, ertzean bertan erdialderago, bekoki-muxarradura  kokatzen da (troklea gaineko arteria eta betzulo gaineko nerbioaren erdialdeko adarra igarotzen dira bertatik). Betzulo-ertzaren goialdeko erliebeari bekain gaineko arkua deritzo.[1]

Bekoki-hezurra

Betzulo zatian, betzulo sabaiaren aurre-alboko angeluan, malko-guruinaren hobia atzeman daiteke batzuetan. [1]

Sudurreko zatiaren sudurreko ertza latza da. Atal hau etmoide eta sudur hezurrei lotzen zaien zatia da. Erdiko marran sudur-eztena deritzon luzakin txiki bat dago. Erdialdean etmoide-muxarradura ageri da, etmoide hezurrarekin giltzatzen dena.[1]

  • Sudurreko ertzaren atzealdean etmoide hezurraren labirintoaren erdi eta atzeko gelatxoak goitik ixten duten hobitxo antzekoak daude.
Bekoki-hezurra, barneko aurpegia.

Muxarradura ertzaren aurrealdean hutsune bat dago ezkataren barrurantz zabaltzen dena, bekoki-sinua deritzo. Sinu hau etmoide hezurraren aurreko gelatxoekin edo gehiagorekin harremanetan dago bekoki-sinuaren irekigunearen bitartez bere edukia sudur-barrunbera drainatzeko.[1]

Patologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgagni-Stewart-Morel sindromea (MSM):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgagni-stweart-Morel sindromea ezaugarri bereizgarri batzuk dituen gaixotasuna da: bekoki hezurraren loditasuna (barneko hiperostosi frontal), obesitatea eta ilearen gehiegizko hazkuntza (hipertrikosia). Gainera, konbulsioak ager daitezke. Oraindik ez da azaldu zein den gaixotasun hauen kausa, baina kasu batzuetan herentzia autosomio dominante edo X-ri lotutako herentziaren bidez transmititzen dela ikusi da.[2]

DEFORMAZIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzeko plagiozefalia posizionala:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzeko plagiozefalia posizionalean, zeinean hezur okzipitalaren lautzea gertatzen den (unilaterala edo bilaterala), kasu batzuetan, bekoki hezurraren sabeleratzea gertatzen da.[3]

Kraneostosia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josturen ixte goiztiarra da. Josturaren arabera, deformidade ezberdinak agertzen dira. Kasu honetan, bekokiarekin erlazionatutako hainbat kasu agertzen dira[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h Feneis, Heinz. (2006). Giza anatomiako poltsiko-atlasa: azioarteko nomenklaturan oinarritua. ELHUYAR edizioak, 19-20 or. ISBN 8487114334..
  2. «Síndrome de Morgagni-Stewart-Morel» rarediseases.info.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «Deformidades craneales» Neurocirugía Barcelona (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  4. (Gaztelaniaz) Escafocefalia. 2022-01-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  5. (Gaztelaniaz) Plagiocefalia. 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  6. (Gaztelaniaz) Trigonocefalia. 2019-08-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]