Edukira joan

Gartxot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxot

Bizitza
JaiotzaItzaltzuXI. mendea
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaItzaltzu, 1110
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta Koblakaria

Gartxot, (Itzaltzu, Zaraitzu, XI. mendea - Itzaltzu, 1110) Nafarroako Erdi Aroko euskal poeta edo bardoa izan zen. Gartxoten bizitza eta heriotza ahozko tradizioaren bidez transmititu zen.

Biografia laburra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mende hasieran, Orreagako fraideek jakin zuten Gartxoten seme Mikelot ahots eder-ederrekoa zela, eta beren abade-etxean nahi izan zuten, haren ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek, ordea, ez zuen onartu bere semea galtzea, eta abade-etxetik Itzaltzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendiko Elkorreta bortuan[1][2] eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.[3]

Gaur egungo aipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Elkorreta (1.313 m) y la cueva de Gartxot» navarrincon.com (kontsulta data: 2019-01-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Sendero de Gartxot - Izalzu» www.turismo.navarra.es (kontsulta data: 2019-01-08).
  3. «Gartxot», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]