Itzaltzu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itzaltzu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Itzaltzu.jpg
Itzaltzuko ikuspegia.
Itzaltzuko bandera

Itzaltzuko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Zaraitzu
Izen ofiziala Zaraitzu armarria.svg Izalzu <> Itzaltzu
Alkatea Lorenzo Goienetxe Sola
(Anduña)
Posta kodea 31689
INE kodea 31133
Herritarra itzaltzuar
Kokapena
Koordenatuak 42° 54′ 52″ N, 1° 03′ 08″ W / 42.914444444444°N,1.0522222222222°W / 42.914444444444; -1.0522222222222Koordenatuak: 42° 54′ 52″ N, 1° 03′ 08″ W / 42.914444444444°N,1.0522222222222°W / 42.914444444444; -1.0522222222222
Itzaltzu hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Itzaltzu
Itzaltzu
Itzaltzu (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 7,47 km2
Garaiera 803 metro
Distantzia 88 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 50 biztanle
% 60,78 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 39,22
Dentsitatea 6,69 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 15,56
Zahartze tasa[1] % 26,75
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 125
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 2,87 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8,7 (2010)
Euskararen erabilera

0,4 (2011)
Datu gehigarriak

Itzaltzu[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zaraitzuko ibarrean kokaturik eta bertako herririk txikiena dena. Nafarroako hiriburutik 88 kilometrora kokatzen da eta 50 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Itzaltzun eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean kokatzen da Pirinioetatik gertu. Herria NA-140 errepidearen ertzean dago.

Itzaltzuren herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean eta mendebaldean Otsagabia eta Orontze; hegoaldean Ezkaroze; eta ekialdean Uztarroze (Erronkari).

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzaltzuko klima mendialdeko klima atlantiarra da udalerri gehienean. Haranaren hegoaldean ezaugarri mediterraneoko klima nagusitzen da. Urteko batez besteko prezipitazioak ugariak dira, 1.400 eta 1.600mm bitartekoak, eta batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradukoa. Urteroko egun euritsuak 130 egun izaten dira. Elurteak ere ugariak izaten dira neguan, eta egutera eta laiotzaren arteko alde termikoa nabaria da.

Itzaltzuk baso zabalak ditu, bertan pago, haritz eta basa pinuak daude. Horrez gain, birlandaturiko haritz amerikarrak eta pinu alertziar japoniarrak 46,6 hektarea inguru hartzen dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria San Migel eta San Salbador monasterioen inguruan sortu zen XI. mendearen hasieran. Monasterioen eskubidea Blasco Aznarrek eman zion 1034an Leireko abateari. Herriari buruzko hurrengo dokumentua 1507koa da, Zaraitzu ibarreko elkartearen dokumentua alegia. XI. mende eta XIII. mendeen artean Itzaltzu "Icizuloa" eta "Iceizoloa" izenak izan zituen.

Erdi Aroan zehar, eta XIX. mendeko erreforma administratiboa egin arte, Itzaltzu ibarreko alkateak eta herriko alkateak gobernatzen zuten eta kargu horiek herriko eta ibarreko biztanleek izendatzen zituzten. 1846an herria Zaraitzu ibarretik banandu, eta udalerri independente bihurtu zen. Garai hartan, Itzaltzuk eskola bakarra zeukan, urtero 34 erregu gariz hornitua. Bi bide zeuden, bata Zuberoara Abodi mendatetik, eta bestea Erronkarira. Irina ekoizten zuen errota eta oihalgintzan aritzen ziren lantegi txiki batzuk zeuden.

1920ko hamarkadan hiru ziren martxan zeuden errotak, horrez gain, herrian zerratokia eta karabineroen postua zeuden.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun herriko ekonomia erabat aldatu da: biztanleriaren %55,55 hirugarren sektorean aritzen da lanean; bigarren sektorean, berriz, biztanleriaren %27,78 dabil eta, lehen sektorean, %16,67.

Tradizionalki nekazaritza eta batez ere basogintza izan ziren herriaren ekonomiaren ardatz. Gaur egun, berriz, herriko basoetan pinuak daude batez ere, eta urtero, 500 eta 700 metro kubo bitarte egur ateratzen dira basootatik.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzaltzuko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Itzaltzun.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Otsaburu-Zaraitzuarrak herri ekimeneko Enrique Pascual Juanto aukeratu zuten Itzaltzuko alkate. Herriko biztanleria txikia dela eta, herritarrek ordezkari bakarra aukeratzen zuten.

Hiru boto zuri (emandako guztien %8,57) eta baliogabeko boto bakarra (%2,78)izan ziren. Abstentzioa %34,55ekoa izan zen.

Itzaltzuko Udala 2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Enrique Pascual Juanto (OZ) 32 Bai

2011n, berriz, bi zerrendaren izenean hiru zinegotzi aukeratu zituzten; Lorenzo Goienetxe Sola bihurtu zen alkate eta beste bat Anduña ibaiaren izena daraman taldearen izenean, beste zinegotzi bat ere lortu zuen talde horrek. Hirugarren zinegotzia, berriz, ordura arte Otsaburu-Zaraitzuarrak taldearen izenean alkate zena izan zen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepidearen ondoan dago eta 1965. urtean eraiki zen, antzinako udaletxea eraitsi ondoren. Bi zatitan banaturiko eraikin askea da, porlanezko fatxada margotuak dituena. Inguruko eraikinetan ez bezala, udaletxea eraikitzeko ez zen harria erabili. Udaletxean anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Duela urte batzuk, anbulatorio moduan erabilitako gunean Itzaltzuko eskola zegoen.

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Enrique Pascual Juanto Otsaburu-Zaraitzuarrak
2011- Lorenzo Goienetxe Sola Anduña

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzaltzu herriko jaiak ekaineko azken asteburuan ospatzen dira. San Kristobal egunean, berriz, Muskildarako erromeria antolatzen da, uztailaren 10etik hurrengo igandean alegia.

Gartxot ekimena kolektiboak antolaturiko "Gartxot eguna" urtarrilaren hirugarren asteburuan ospatzen da Itzaltzun bertan. Bardoaren oroimenerako eta festarako eguna izan ohi da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzaltzuko zubia.
  • Jasokundearen eliza, XVI. mendean eraikitako harrizko eliza gotikoa.
  • San Jose baseliza, historialari batzuen ustez, baseliza xume hori antzinako erdi aroko San Salbador eta San Miguel monasterioa izan zen.
  • Itzaltzuko zubia

Itzaltzuar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itzaltzu Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Zaraitzu
Maps of municipalities of Navarra Zaraitzu.JPG
Espartza | Ezkaroze | Galoze: Galoze (kontzejua)ItzalleIzizeUskartze | Gorza: Gorza (kontzejua)ErripaldaIgari
Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze: Sartze (kontzejua)Ibiltzieta