Koblakari
Koblakariak[1] edo juglareak Erdi Aroko Europako antzezleak ziren, musika tresnak jotzeko, kantatzeko eta istorioak eta elezaharrak kontatzeko dohaina zutenak.
Trobadoreengandik euren jatorri xumeagoagatik, asmo bezala entretenitzea izateagatik eta euren bertsoen egileak ez izateagatik bereizten ziren, azken kasu honetan eurek konpondu zituzten trobadoreen bertsoen kopiak zirelako, euren lan propioak sortzen zituztenak ere bazeuden arren. X. mendea eta XIII. mendearen lehen erdi arteko Erdi Aroko lehen etapan juglare epikoak ziren nagusi (izatez olerkari ikasiak), ohi olerkaritza narratibo edo biografikoko zatiak eta atalak errezitatzen zituztenak. XIII. mendearen bigarren erdian hasi eta XIV. mendean zehar nagusiago ziren koblakari lirikoak olerkaritza gortesaua zeritzona errezitatzen zutenak.

Bi izen hauen arteko ezberdintasuna lehenak, nagusiki konposaketara dedikatu zirela da, batzuetan euren lan propioak interpretatzen zituzten arren, gaur egungo kantagileek egiten duten bezala. Musikari-olerkari izena euren jatorriaren arabera jaso zuten: trobadoreak Frantzia hegoaldean edo minnesänger Alemanian. Euren kantuak euren jatorrizko hizkuntzetan idazten zituzten, eta funtsezko gaiak gurutzadetako heroien maitasun adeitsu eta zalduntza izpiritua ziren. Bestalde, koblakariek kantariei erreferentzia egiten diete, baina baita laban jaurtitzaile, orekari, animali hezle, saltinbanki etab...ei ere. Interprete soilak baino ez ziren, alde batetik bestera zihoazen artistak, euren artean deklamazioa, kantua eta musika instrumentala ere bazeudelarik. Frantziako Kronika Orokorrean koblakariak aipatzen dira, horietakoren batzuk mio Ciden alaben ezkontzetara joan ziren.
Alfontso X.a Gaztelakoa Jakitunaren garaian, horrenbeste ugaldu ziren gortearen arreta deitu zutela eta legeetan xedapen bereziak izan zituztela, 4. Legea, VI. titulua 7. partidan bezala, non lotsagarritzat adierazten ziren. 3. Legea, XIV. titulua, 4. partidaren arabera ere, pertsona ospetsuei ohaide bezala emakume koblakariak edo hauen alabak izatea debekatzen zitzaien. Ikus daitekeenez, antzezte artea ez zen berez lotsagarria, baizik eta horretan aritzen ziren pertsonengatik.
Beranduago, elizetan sartu zen, eta iseka jokoak bezala ezagutzen ziren solemnitate erlijiosoetarako balio izan zuen, eta ondoren antzokietan, Espainian olerkaritza dramatikoko entseguak izan zirenak, zeintzuk joko haien lan askatasuna eta lotsagabekeria imitatu zituzten. XV. mendean ezagutzen da iseka jokoetatik eboluzionatutako lehen lan dramatikoa, Danza de la muerte o danza general que entran todos los estados de la gente izenekoa, arte nagusiko kopletan idatziak eta, bere egiletza Rabino dos Santosi emana. Guzti hau gora-behera, olerkaritza dramatikoa ez zen forma zehatz bat hartzen hasi XV. mendearen azken herenera arte, Juan del Encinaren konposaketekin.
Koblakari motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiru motatakoak zeuden:
- Batzuk independenteak, bizitza bohemioa jarraitzen zutenak, inon bizi ez zirenak eta jaiak ospatzen ziren tokietan topa zitezkeenak.
- Beste batzuk gorteko zati ziren, eta, beranduago, Espainiako Urrezko Mendeko komedien bufoiak izan ziren.
- Beste batzuk trobadore nagusi batzuen soldatapean zeuden, hauekin bidaiatuz, euren mezulariak izanez, Erregearen Gorterako euren bisitetan aurretik sartuz edo lagunduz.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Harluxetek eta Elhuyar Hiztegiak "juglare" izena erabiltzen dute; Zehazkik berriz, "koblakari". Baina Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan "koblakari" baino ez da agertzen.