Gaston Bachelard

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaston Bachelard
Gaston Bachelard 1965.jpg
Bizitza
Jaiotza Bar-sur-Aube1884ko ekainaren 27
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1962ko urriaren 16 (78 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa agrégation de philosophie
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, poeta, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Nominazioak
Influentziak Friedrich Nietzsche, Albert Einstein eta Carl Gustav Jung
Kidetza Académie des sciences morales et politiques
SignatureGastonBachelard.jpg

Gaston Bachelard (Bar-sur-Aube, 1884ko ekainaren 27a - Paris, 1962ko urriak 16a) frantziar filosofo bat izan zen. Zientziak eta Filosofia ikasirik, Zientzien Historia eta Filosofia irakatsi zuen Dijongo Unibertsitatean eta Parisko Sorbonan. Zientzia-ezagupenaren baldintzak aztertu zituen eta «arrazoiaren psikologiaren hastapenak ezartzen» saiatu zen. Bachelardena filosofia irekia da, jakintza-alorreko iraultza handiak beretzeko gai dena. Bachelarden liburu zenbait: Le Nouvel Esprit scientifique (1934); La formation de l'esprit scientifique (1938); Le Rationalisme appliqué (1948); Le Matérialisme rationnel (1953). Orobat, irudimen poetikoa eta horren sinboloak iradokitzen dituzten elementu naturalen psikoanalisia egiten saiatu da: La Psychanalise du feu (1937); L'Eau et les Rêves (1941): L'Air et les Songes (1943); La Poétique de l'espace (1957); La Poétique de la rêverie (1960).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaston Bachelard Aldatu lotura Wikidatan