Gato Pérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gato Pérez
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1951ko apirilaren 11
Herrialdea  Argentina
 Espainia
Heriotza Caldes de Montbui1990eko urriaren 18a (39 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikaria eta musikagilea
IMDb nm0702162

Gato Pérez, jaiotza-izenaz Javier Patricio Pérez Álvarez (Buenos Aires, Argentina, 1951ko apirilaren 11 - Bartzelona, Katalunia, 1990eko urriaren 18a), argentinar musikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinan jaio arren, 1966az geroztik Bartzelonan jarri zen bizitzen, eta bertan bukatu zituen konposizio eta gitarrako ikasketak. Zenbait musika-taldetan kantari eta gitarra-jotzaile izan ondoren, 1974an bere taldea sortu zuen, Secta Sónica izenekoa. Handik lau urtera bakarlari gisa aritu zen. Ospe handia lortu zuen hainbat musika-generotan: saltsa, milonga, funkya, rocka... Baina 1980an runba generoan espezializatu zen, eta telebistako programa askotan kantatzeko deitzen zuten.

Abesti ugari idatzi zituen; aipagarrienak, Romesco (1979), Atalaya (1981), Prohibido matar a los gatos (1983) eta Música (1985).

Bere ibilbide profesionala ustekabeko gaixotasun batek eten zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]