Gattopardo
Gattopardo | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Giuseppe Tomasi di Lampedusa (1958) |
Argitaratze-data | 1958 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Il Gattopardo |
Argitaletxea | Feltrinelli (en) |
Herrialdea | Italia |
OCLC | 312310 |
Euskaraz | |
Izenburua | Gattopardo |
Itzultzailea | Koldo Biguri |
Argitaratze-data | 1995 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 261 |
ISBN | 8479925884 |
Gattopardo (italieraz: Il Gattopardo) Giuseppe Tomasi di Lampedusak 1954 eta 1957ren artean idatzitako eleberria da. Idazlea hil eta gero argitaratu zen. Hil baino urte bat lehenago Einaudi eta Mondadori argitaletxeetara bidali zuen eleberria Lampedusak, baina haiek uko egin zioten argitaratzeari. Azkenean, idazlea hil ondoren, Giangiacomo Feltrinelli Editore argitaletxeak argitaratu zuen, Giorgio Bassaniren aitzin-solasarekin. 1963an Luchino Viscontik zinemarako egokitu zuen, izenburu berarekin (Il Gattopardo).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gattopardo liburuak Salinako Printzea zen Fabrizio Corberaren eta bere familiaren bizitza azaltzen du, 1860 eta 1910ren artean. Istorioaren zatirik handiena Palermon eta Donnafugatta herri asmatuan gertatzen da. Istorioaren hasieran Giuseppe Garibaldi eta bere mila "alkandoragorri" Siziliako Marsalan lehorreratu ziren (1860ko maiatzaren 11n) Italiaren Bateratzea lortzeko asmoz. Bi Sizilietako Erresuma desagertu egin zen Garibaldiren jarduera horrekin. Gattopardo hitzak serbal animalia esan nahi du italieraz. Izan ere, Salinatarren armarrian animalia hori agertzen zen.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fabrizio Corbera, Salinako Printzea: aristokrata; bere garaiaren amaieraren ikuslea da.
- Stella Printzesa: Fabrizioren emaztea.
- Tancredi Falconeri: Fabrizioren iloba, bere arrebaren semea; garibaldizaleekin lotu zen. Berak esan zuen liburuaren esaldirik gogoangarriena: "Denak bere hartan jarraitzea nahi badugu, denak aldatu behar du"; gatopardismo termino politikoaren jatorria da hori.
- Aita Pirrone: jesulaguna; salinatarren arimen zaintzailea.
- Concetta: Fabrizioren alaba, Tancredirekin maiteminduta egon zen.
- Calogero Sedara: Donnafugattako alkatea, garai berrian aberastuko direnetako eta noblezia ordezkatuko dutenetako bat.
- Angelica: Calogero Sedararen alaba, Tancredirekin ezkonduko da.