Giuseppe Garibaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giuseppe Garibaldi
Giuseppe Garibaldi (1866).jpg
(1866)
Italiako Erresumako diputatua

1880ko maiatzaren 23a - 1882ko ekainaren 2a
Barrutia: Erroma
Italiako Erresumako diputatua

1876ko azaroaren 12a - 1880ko maiatzaren 2a
Barrutia: Erroma
Italiako Erresumako diputatua

1874ko abenduaren 19a - 1876ko urriaren 3a
Barrutia: Erroma
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1871ko otsailaren 3a - 1871ko otsailaren 18a
Italiako Erresumako diputatua

1867ko apirilaren 8a - 1868ko azaroaren 24a
Barrutia: Ozieri
Italiako Erresumako diputatua

1865eko abenduaren 23a - 1867ko otsailaren 13a
Barrutia: Andria
Italiako Erresumako diputatua

1864ko martxoaren 9a - 1865eko irailaren 7a
Barrutia: Corleto Perticara
Italiako Erresumako diputatua

1861eko urtarrilaren 27a - 1864ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Napoli
Italiako Erresumako diputatua

1860ko uztailaren 1a - 1860ko abenduaren 17a
Barrutia: Corniglio
Italiako Erresumako diputatua

1860ko martxoaren 29a - 1860ko apirilaren 23a
Barrutia: Niza
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Niza1807ko uztailaren 4a
Herrialdea  Sardiniako Erresuma
Frantziako Hirugarren Errepublika
Frantziako Lehen Inperioa
Riograndense Republic
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1882ko ekainaren 2a)
Talde etnikoa Italiarra
Lehen hizkuntza italiera
frantsesa
Heriotza Caprera1882ko ekainaren 2a (74 urte)
Hobiratze lekua Caprera
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k) Anita Garibaldi (en) Itzuli  (1842ko martxoaren 26a -  1849ko abuztuaren 4a)
Giuseppina Raimondi (en) Itzuli  (1860ko urtarrilaren 24a -  1876ko irailaren 15a)
Francesca Armosino (en) Itzuli  (1880ko urtarrilaren 26a -  1893ko uztailaren 15a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
italiera
ingelesa
gaztelania
portugesa
alemana
Jarduerak
Jarduerak politikaria, idazlea, autobiografialaria, Erresistentziaren kidea eta militarra
Lantokia(k) Paris
Lan nabarmenak Italiaren bateratzea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Royal Sardinian Army (en) Itzuli
Royal Italian Army (en) Itzuli
kortsario
lur armada
Gradua almirante
maior jeneral
Parte hartutako gatazkak Frantzia-Prusia Gerra
First Italian War of Independence (en) Itzuli
Second Italian War of Independence (en) Itzuli
Alkandora Gorrien Espedizioa
Farroupilha Revolution (en) Itzuli
Uruguayan Civil War (en) Itzuli
Austria-Prusia Gerra
Battle of Mentana (en) Itzuli
Battle of Aspromonte (en) Itzuli
Erromako Errepublika (1849)
Battle of Calatafimi (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa The Extreme (en) Itzuli
Historical Left (en) Itzuli
Action Party (en) Itzuli
Italia Gaztea
Appletons' Garibaldi Giuseppe signature.png

Giuseppe Garibaldi (Niza, Piamonte-Sardinia, 1807ko uztailaren 4a - Caprera, Italia, 1882ko ekainaren 2a) italiar militar eta politikaria izan zen. Italiako Risorgimento edo pizkundearen ezinbesteko pertsonaia izan zen, Italiaren batasuna lortu zuten gudaldi militar asko eta askotan berak esku hartu baitzuen. Garibaldi Bi Munduetako Heroia ezizenez egin zen ezaguna[1], Hego Amerikan nahiz Europan egin zituen guda jardun ugarien ondorioz. Giuseppe Mazzini, Viktor Emanuel II.a Italiakoa eta Camillo Benso, Cavour kontearekin batera, aberriaren aitatzat hartua dago Italian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giuseppe Garibaldi Nizan jaio zen, garai hartan Piemonte-Sardinia zen erresuman, 1807ko uztailaren 4an. 1793-1814 artean Niza Frantziaren eskuetara aldatu zen, Napoleonen Italiako kanpainan. Frantsesa izan zen bitartean, erregistro zibilak frantsesez idazten zituzten, eta Giuseppe haurra horrela dago inskribatuta: Joseph-Marie Garibaldi. 1807ko uztailaren 19an bataiatu zuten Nizako Saint-Martin-Saint-Augustinen eta Joseph Garibaldi eta Julie Marie Garibaldi izan zituen aita-ama pontekoak[2].

Aita Giovanni Domenico Garibaldi izan zuen, Chiavari jaioa, Genova inguruan, eta merkantzia-ontziteriaren kapitain izan zen. Ama, berriz, Maria Rosa Nicoletta Raimondi izan zuen, Loanokoa, Liguriakoa. Bikoteak 6 seme-alaba izan zituen: Angelo, Giuseppe, Michele eta Felice eta beste bi alaba txikitan hil zirenak.

Gurasoek Giuseppe abokatu, mediko edo apaiz izatea nahi bazuten ere, haurrari ez zitzaion eskola gustatzen eta ekintza fisikoetan eta itsasoan zituen zaletasunak. Italiera ikasten ere aritu zen eta antzinako historia ere bai, Antzinako Erromak erakarri zuelarik erabat.

15 urterekin, aita konbentzitu zuen azkenean itsasoan karrera egiten uzteko eta, 17 urte zituenean, Angelo Pesante Sanremok gidatutako Costanzan ontziratu zen. Lehen bidaian, Odessara joan zen, Itsaso Beltzean, eta Taganrogeraino iritsi zen, Azov itsasoan[3].

1825ean, 18 urteko gazteak Erroma ezagutu zuen aitarekin batera, Leon XII.a Aita santuarentzako ardo zama bat eramatera joan zirenean. Bidaiak desengainu sakona eragin zion, garai hartako aita santuen Erroma, ustelkeriaz lepo baitzegoen.

1827an, Nizatik Itsaso Beltzera zihoanean, greziar piratek egin zioten eraso ontziari, baian lortu zuen bere helmugarantz egitea.

1828an gaixotu egin zen eta, Konstantinoplara iritsi zenean, italiar erkidegoan egon zen 1832ra arte, italiera, frantsesa eta matematika irakasten[4].

Sardiniako itsas gudarostean aritu zen, eta 1833an, Mazzini zuzendari zuen Italia Gaztea higikundean sartu zen eta Cleómbroto ezizena eman zioten, Piemonteren matxinadan resku hartu zuelarik; horren kariaz, hurrengo urtean, heriotza-zigorra eman zioten eta erbestera alde egin behar izan zuen.

Nizarantz egin zuen ihes eta Giuseppe Pares lagunaren Marseillako etxetik igaro zen, Itsaso Beltzerantz ontziratu aurretik, 1835ean, Tunisian zegoelarik. Marseillara itzuli eta Hegoamerikako bidea hartu zuen Nautonnier izeneko brigantinean, Borrel nortasun faltsuaren azpian ezkutaturik. Hegoaldeko Rio Granden jarri zen bizitzen.

Amerikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anita Garibaldi, 1839an
Anita Garibaldi, gizonezkoz jantzita
Giuseppe eta Anita Garibaldi, San Marinora ihes egiten

Hego Amerikan, Italia Gaztea-ren aldeko beste italiar disidente batzuekin harremanetan jarri zen eta Asilo di Vertud framazon-logiako kide ere egin zen. Zenbait gudatan esku hartu zuen: Brasilen (1836), Montevideon (1842-46). Italian batasunaren bila ibili bazen ere, Hego Amerikan, kolonia zaharren independentziaren bila egin zuen borroka.

Garai hartan, emakume asko ibili zituen inguruan, Bento Gonçalves da Silvaren iloba zen Manuela de Paula Ferreira edo Ana María de Jesús Ribeiro, gerora Anita Garibaldi deituko ziotena.

Anita ausarta zen erabat eta ezpata-jokoa ikasi eta tiroa praktikatu zuen. Garibaldiren lagun askok baino hobeto egiten zuen tiro. 1840ko martxoan jaio zen Menotti, buruan itxuragabetasun batekin, ama zaldi gainetik erori zelako ihes zihoan batean.

Errepublikako gobernuak 1.000 behi eman zizkien, eta haiekin joan ziren hurrengo helmugara: Montevideo. Bidaia latza izan zen hura eta azienda erdia bidean hil zitzaien. Han ere ez zegoen bakerik[5].

1841ean, iritsi zen Uruguaira eta Montevideon dago José Garibaldi museo-etxea, Garibaldi eta bere sendia bizi izan ziren etxean. Hemen ere Les Amis de la Patrie logiako kide egin zen, eta matematika-eskolak ematen aritu zen.

1842an, Montevideoko gobernuak ontzidiaren buru egin zuen, eta, 1842ko abuztuaren 16an, Paraná ibaian egin zuen borroka, Costa Brava deitu zitzaion norgehiagokan. Brownen indarrek Garibaldi garaitu zuten, eta ihes egin beharrean izan zen.

1843an, berriro zen Montevideon eta Combate de Tres Cruces deiturikoan esku hartu zuen azaroaren 17an. Egun, Garibaldiren oroimenak bizirik dirau Uruguain. Oroitarria du Salton, Giusseppe Garibaldi hiribidean.

1842an, Garibaldi Ana María de Jesús Ribeirorekin ezkondu zen, Anita Garibaldirekin. 1839an ezagutu zuen Lagunan eta 4 seme-alaba izan zituzten: Menotti, Rosita (2 urte zituenean, hil zen), Teresita eta Ricciotti.

Italiara itzuli[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848ko iraultza izan zenean Italiara itzuli zen, eta Austriak eta Frantziak Italia iparraldean okupaturiko lurraldeen Savoiako erresumak gidatzen zuen independentziaren alde egin zuen. Frantziaren laguntzarekin, Austriaren aurka egin zuen, baina, bat-batean, Napoleon III.ak jarrera aldatu zuen, eta negoziazioaren aldeko bilakatu zen, eta Garibaldiren nahiak itxaron beharrean izan ziren. Erromako errepublika sortu zen (1849), baina ez zuen luzez iraun. Italiatik ihes egin beharrean izan zen berriro, eta berarekin zihoazen 3.900 gudari eta Anita emaztea; atzetik zuten espainiar, frantziar eta napolitarrek osaturiko gudarostea.

1849ko abuztuaren 4an, sukar tifoideak hil zuten Anita, ihesean zebiltzan bitartean. 28 urte betegabe oraindik, ehorzketa amaitu gabe utzi behar izan zuten, Garibaldiren oinazerako, tropak gainean zituztela-eta[6].

Berriro Ameriketan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garibaldi Tangerren egon zen bolada batean eta, gero, New Yorka joan zen, Staten Islandera. 1851ko apirilera arte, Ozeano Barean ibili zen merkantzia-ontzi baten kapitain eta Simón Bolívarren bikotekide eta Hego Amerikaren askatzaileetako bat zen Manuela Sáenz bisitatu zuen Perun.

Erretiratu baino lehen, Callaoko suhiltzaile egoitza sortu zuen eta, egun, bere izena darama oraindik. New Yorka itzuli zen eta, 1853ko azaroan, Tyneside aldera abiatu zen, Ingalaterra iparraldean. 1854ko apirilean irten zen handik.

II. Independentzia Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giuseppe Garibaldi 1861ean

1854an, Garibaldi Italiara itzuli zen, eta Piemonteko etxearekin eta Cavourreko kondearekin bat egin zuen. 1859an, 5.000 ehiztariz osaturiko gudaroste batekin austriarrak menderatu zituen Varesen eta Brescian eta, bake-negoziazioetan, Viktor Emanuel II.a Italiakoak Lombardia beretzea lortu zuen eta, ondoren, Parma, Modena, Toscana eta Romagna ere etorri ziren, horrela eskatu baitzuten haien behin-behineko gobernuek.

Garibaldiren hurrengo helburua erdiuharteko oparoena zen Bi Sizilietako Erresuma Piemonteri batzea izan zen. Erresuma hartan, Frantzisko II.a Bi Sizilietakoa zen monarkia absolutu baten buru, baina herriaren ongizatea neurri batean bermatuta zegoen.

Hurrengo urtean Sizilia hartu zuen (Mila Gizonen edo ''Alkandora Gorrien Espedizioa''), eta Napolin Piemonteko gudarostearekin bat egin zuen. Frantzisko II.a Bi Sizilietakoa ihes egin beharrean izan zen, eta Aita Santuen Lurraldera ihes egin zuen; Napolin behin-behineko gobernu batek errepublika zuzenduko zuen.

Emma ontzian Garibaldiri arma-kargamentua eramatera joan zitzaion Alexandre Dumasen laguntza ekonomikoa izan zuen Sizilian eta, geroago, frantses idazleak bere oroitidazkia idazten lagundu zion Garibaldiri.

Italia batua amets eta gobernu bakarra Erroman, Frantziako gudarostek babesten zuen Aita Santuen Lurraldea izan zuen hurrengo helburu, baina Viktor Emanuel II.a Italiakoa eta Cavourreko kondea ez ziren horren aldeko izan, konfliktoa erradikalizatuko zen beldur baitziren[7]. Hala ere, ez zuen Piemonteko erregea eta Garibaldiren arteko haserrea eragin; 1860ko urriaren 26an, iraultzaileak Viktor Emanuel II.a Italiako errege aintzatetsi zuten.

1860an, bigarren aldiz ezkondu zen, Giuseppina Raimondirekin, baina hil batzuk geroago, bikotea banandu egin zen[8].

1861ean, Abraham Lincolnek gonbidatu zuen Garibaldi Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean gudarostea federala aldezteko, baina iraultzaileak uko egin zion proposamenari.

III. independentzia gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giuseppe Garibaldi, 1875ean
Garibaldi eta Francesca Armosino

Garibaldik geratu gabe jarraitu zuen Italia bateratu bat osatu nahian eta arrakastarik gabeko ekintzetan murgildu zen 1862an:

« Erroma ala hil![9][10] »

Lema hark Erroma zaintzen zuen Napoleon haserretu zuen eta Napoli okupatzen ari zen Piemonteko armadak Garibaldi atzerarazi zuen, Aspromonten (Napoli hegoaldea) preso hartuz.

1864an, Ingalaterrara bidaiatu zuen, eta atsegin handiz egin zioten harrera han, eta Lord Palmerston lehen ministroarekin biltzeko aukera izan zuen. Okupatutako beste nazio batzuen askapenean esku hartu zuen, Kroazia, Grezia edo Hungaria, baina ez ziren gauzatu.

1866an egin zuen eztanda III. independentzia gerrak eta Garibaldi eta Alpeetako Ehiztarien 40.000 gizonek, prusiarren laguntzaz, austriarren aurka egin zuten borroka Bezzeccako guduan, garaipena lortu eta Trentoz jabetu ziren

1867an, frantziarrak Erromatik erretiratuta, beste martxa bat antolatu zuen Erromarantz, baina berriro itzuli ziren frantziarrak eta berriro izan zuen porrota Garibaldik, Mentanan orduan.

1870ean, frantziarrekin batera alemaniarren aurkako gudan esku hartu zuen, eta Frantziako lau departamendutan diputatu hautatu zuten.

Azkenean, 1870ean, lortu zen Italiaren bateratzea eta Garibaldi Legebiltzarrerako hautatu zuten. Hasiera batean kargua onartu bazuen ere, gero utzi egin zuen ez baitziren bere ideia errepublikazaleak gauzatu.

Bizitzako azken urteak Caprera uhartean eman zituen, eta oroitidazkia idatzi zuen han. Hainbeste amestutako Erroma ez zuen hartzerik lortu, ez bere eskuz behintzat.

1873an, I Mille (Milak) argitaratu zuen eta, 1874an, diputatu egin zuten. Sozialismotik gero eta hurbilago, Lehen Internazionalera ere batu zen.

1876ko ezkerreko gobernuaren aldeko izan zen, baina ez zen legebiltzarrarekin bat etorri. 1879an, Lega della Democrazia (Demokraziarako Liga) sortu zuen, eta sufragio unibertsala, eliza desjabetzea eta gudaroste iraunkorra ezeztatzea proposatu zituen.

Urte berean, berriro ezkondu zen, oraingoan Francesca Armosinorekin -bigarren ezkontza deuseztatzea lortu baino lehen-. Bikoteak beste 3 seme-alaba izan zituen: Celia, Teresita eta Manlio[11].

Hantxe hil zen, 1882ko ekainaren 2an, Sizilian zehar bidaia ospetsu bat egin ondoren. 74 urte zituen[12].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Garibaldi Aldatu lotura Wikidatan