Gazalbide

Koordenatuak: 42°51′25″N 2°41′00″W / 42.8569°N 2.6833°W / 42.8569; -2.6833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:28, 27 martxoa 2008
Gazalbide
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′25″N 2°41′00″W / 42.8569°N 2.6833°W / 42.8569; -2.6833
Demografia

Gazalbide Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren ipar-ekialdean dago; iparraldean Arriaga-Lakuako auzoarekin egiten du muga, ekialdean Pilar auzoarekin eta hegoaldean Txagorritxuko auzoarekin.

Gazalbide hiriko auzo txikienetakoa da, 1970eko hamarkadan zehar eraiki zen. Udalaren eta Gasteizko eta Arabako aurrezki kutxen laguntzaz eraiki ziren etxebizitzak. Gasteizko hiriaren iparraldeko irteeraren ondoan zegoen, baina 1980ko hamarkadatik aurrera Arriaga-Lakuako auzo berria garatu zen Gazalbideren iparraldean.

Jakingarriak

Gazalbideko auzoan Jesus Guridi musika eskola dago. Auzoaren iparraldean Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia dago, eta mendebaldean Txagorritxu Ospitalea.

Kanpo loturak