Txagorritxu Ospitalea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txagorritxu Ospitalea
Hospital Txagorritxu Gasteiz.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Gasteiz
Koordenatuak 42° 51′ 18″ N, 2° 41′ 24″ W / 42.855°N,2.69°W / 42.855; -2.69Koordenatuak: 42° 51′ 18″ N, 2° 41′ 24″ W / 42.855°N,2.69°W / 42.855; -2.69
Kudeatzailea Osakidetza Osakidetza

Txagorritxu Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Gasteiz udalerriko iparraldean, izen bereko auzoan, kokatua dagoena eta Arabako Unibertsitate Ospitalearen zati dena, Santiago Ospitalearekin batera. Ospitalea Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren parte da, eta Arabako biztanleez gain, hainbat gauzatarako erreferentziazko zentroa da Debagoiena (Gipuzkoa) eskualderako, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere.

1978an eraiki zen eta gaur egun 485 ohe eta 1.510 langile ditu. Halaber, urtean 280.000 kanpo kontsulta eta 95.000 larrialdi atenditzen dituzte. Egoitza honen ondoan Arabako Unibertsitate Ospitalearen Kanpoko Kontsulten eraikina dago.

Euskal Herriko hiriburuen artean, hauxe da erietxe berriena.

Artatutako populazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospitaleak Arabako lurralde osoari ematen dio zerbitzu, Aiaraldea eskualdea izan ezik, eta zenbait espezialitaterentzat Debagoiena (Gipuzkoa) eskualdearentzako erreferentziazko zentroa ere da, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere, guztira 300.000 bizilagun ingururi arreta emanez.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anestesia
  • Erreanimazioa
  • Minaren Unitatea Kardiologia Kirurgia orokorra Hodietako kirurgia Dermatologia Dietetika eta nutrizioa Digestio
  • aparatua Endokrinologia
  • Ginekologia
  • Hematologia
  • Eguneko ospitalea
  • Etxeko ospitalizazioa
  • Barne medikuntza
  • Prebentzio medikuntza
  • Nefrologia
  • Neumologia
  • Neurofisiologia
  • Neurologia O.R.L.
  • Oftalmologia
  • Onkologia medikoa
  • Onkologia erradioterapikoa
  • Pediatria (Neonatologia)
  • Psikologia klinikoa
  • Psikiatria
  • Errehabilitazioa
  • Erreumatologia
  • Laneko osasuna
  • Tokologia
  • Traumatologia
  • Zainketa aringarrietako unitatea

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]