Gazteluetako gotorlekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gazteluetako gotorlekua
Vistas del Abra desde Gaztelueta.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Leioa
Koordenatuak 43° 19′ 33″ N, 3° 00′ 10″ W / 43.3257745°N,3.0026907°W / 43.3257745; -3.0026907Koordenatuak: 43° 19′ 33″ N, 3° 00′ 10″ W / 43.3257745°N,3.0026907°W / 43.3257745; -3.0026907
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1874

Gazteluetako gotorlekua Leioan 1874an eraikitako gotorlekua izan zen, Bigarren Karlistaldiaren (1872-1876) garaian. Ez zuten Bilbo babesteko eraiki baizik eta Portugalete babesteko. Gazteluetako muinokoa garrantzi militar handia izan zuen.[1][2].

Gotorlekuaren ezaugarriak ezezagunak dira, izan ere, ez dute planorik ezta argazkirik topatu. Hala ere, litekeena da artillatua izatea, izan ere garaikoak ziren Axpe, Santo Domingo, Avril mendia edo Kobetakoek artilleria zuten.[1]

1873ko uztaila, Portugalete (liberalen bastioi bat zena), Gazteluetatik bonbardeatu zuten. 1874ko urtarrilaren 21ean, Portugalete setiatua karlisten eskuetan erori zen eta hurrengo egunean Castor Andetxaga hiribilduan sartu zen.[3] Horrekin, Bilbo karlistez inguratua geratu zen, eta, egun batzuk geroago, hiribilduaren setioa hasi zen.

Bilboko setioa bertan behera utzita, 1874ko maiatzaren 2an liberalak sartuta, udan Gazteluetan gotorlekua bat eraiki zuten, egun Antonio Mentxakaren etxebizitza dagoen lekuan[3] eta Gaztelueta ikastetxetik gertu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.