Gaëtan Bernoville

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaëtan Bernoville
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune1889ko azaroaren 26a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParis1960ko urtarrila (70 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta argitaratzailea

Gaëtan Bernoville (Donibane Lohizune, 1889ko azaroaren 26a - Paris, 1960ko azaroaren 11) Euskal Herriko frantsesezko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Les Lettres, nr 1923-12-01

Donibane Lohizune jaioterrian bizi izan zen haurtzaroan. Sakonki katolikoa zen eta bere lehen idazkietan karlismoaren eragin argia dago. 1913an Les Lettres aldizkaria sortu zuen.

Parisen finkatu eta Grasset argitaletxeko bilduma bat zuzendu zuen. Frantses Akademiako kide izendatu zuten. Gure Herria, Revue Régionaliste des Pyrénées, L'Illustration eta beste argitalpen batzuetan idatzi zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La croix de sang. Histoire du curé Santa Cruz, Paris, 1928. Sortu zuen zalapartagatik berehala espainierara itzuli zuten.
  • Au service de Don Carlos, Paris, 1932.
  • Un saint basque. Saint Michel Garicoits, Paris, 1936.
  • Le pays des Basques, 1937.
  • Visages du Pays Basque, Paris, Éditions des Horizons de France, 1946.
  • Pierres le contrebandiste.
  • Zinemaren alorrean Au Pays des Basques 1930eko filmeko gidoigilea izan zen.

Beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itinéraire spirituel de France, 35 liburukiko lan itzela; horrek donibandarra XX. mendearen lehen erdialdean gertatutako "berpizkunde literario katolikoan" kokatzen du[1]. Horietako batzuk hemen jasota daude.
  • Sainte Thérese de l'enfant Jesus, 1926.
  • Les Jésuites, 1934.
  • Grignion de Montfort, apôtre de l'école et les Frères de Saint-Gabriel, 1946.
  • La Salette (1946).
  • Monseigneur Jarosseau et la mission des Gallas; l'épopée missionnaire d'Éthiopie, 1950.
  • Le catholicismo dans l'oeuvre de François Mauriac, 1950.
  • L'Épopée des Lućs et les Saints Innocents de la Vendée, 1970.

Bere omenez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Lohizune jaioterrian bere izena daraman karrika dago.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]