Gebarako gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gebarako gaztelua
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Gebara gaztelua 7.jpg
Gebarako gazteluko aztarnak.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Barrundia
Koordenatuak 42° 53′ 57″ N, 2° 30′ 06″ W / 42.8991282433°N,2.50163992653°W / 42.8991282433; -2.50163992653Koordenatuak: 42° 53′ 57″ N, 2° 30′ 06″ W / 42.8991282433°N,2.50163992653°W / 42.8991282433; -2.50163992653
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Suntsiketa 1839-11-30
Arkitektura
Ondarea
82

Gebarako gaztelua Euskal Herriko Araba herrialdean dagoen Gebara herritik gertu kokatzen da, era berean Gebara herria Barrundia udalerriaren barnean dagoelarik. Gebarako gaztelua Zadorra ibaiaren alboko muino batean kokatzen da eta Gasteiz hiriburutik 15 kilometrotara dago.

Gotorleku hau pribatua izan da beti. Eraikuntzaren inguruko aipamenak egin zituen Lope Gartzia Salazarrek eta antzinako gebaratarren egoitza funtzioa izan zuen, baita Gebarako Markesa eta Oñatiko Kondeen bizilekua ere, baina XIV. menderako saldua izanaren aipamen dokumentala badago.[1]. Lehen Gerra Karlistan zehar, 1839ko azaroaren 30an arratsaldeko ordu biak aldera 288 arroba bolboraz eraitsi egin zuten.


Suntsiketa aurreko Gebarako gazteluaren irudia.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arrieta Valverde, Antton.-Euskal Herriko gazteluak: Araba. Donostia: inp. Leitzaran Grafikak, 2018. orr, 52-56. ISBN 978-84-09-05418-3

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa