Gemäldegalerie Alte Meister

Wikipedia, Entziklopedia askea
Semper hegala, Zwinger jauregiko barrualdetik, Dresden

Maisu Zaharren Margoen Galeria (alemanieraz Gemäldegalerie Alte Meister) Alemaniako Dresde hiriko Zwinger jauregian dagoen Semper hegalean kokaturiko pinakoteka da. Pinakotekak 700 margo inguru ditu Berpizkundetik Barrokorainoko 700 bat margo ditu, hauek Saxoniako Hauteslerriko Augusto II eta Augusto III.ak bildu zituzten XVIII. mendearen lehen erdialdean. 1746an Augusto III.ak Modenako dukearen ehun margo erosi zituen, galeriak Europa guztian oihartzuna izan zuelarik. 1753an Rafael Sanzinoren Madonna Sixtina gehitu zitzaion bildumari.

Gemäldegalerie Alte Meister Dresdeko Estatu Arte bildumen  oinarria da, Saxoniako Estatu Librearen jabetza.

Giorgione - Venus lotan.

Artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinakotekak berpizkundeko artista italiarren artelan nagusiak gordetzen ditu, hala nola, Rafael, Tiziano eta Giorgione. Manierismo eta Barrokoko beste arte lan batzuk ere baditu, baita Rembrandt eta bere jarraitzaileen XVII. Mendeetako herbereetako lanak eta Rubens, Jordaens eta Van Dycken lan flandiarrak ere. Alemaniarren  errepertorioa Cranachtarren 58 margoez osaturik dago, museo batean bildutako saga honen margo bilduma handiena osatzen dutelarik.

Italiarrak:

  • Andrea Mantegna: Familia Saindua.
  •  Rafael: Madonna sixtiarra.
  • Giorgione: Venus lotan.
  • Correggio: Artzainen gurtza (La Notte bezala ezagutua).
  •  Tiziano: Zesarri Tributoa, palmondoaren gizona, abanikodun emakumearen erretratua.
  •  Veronés: Birjina eta Cuccina familia.
  •  Bernardo Bellotto: bereziki bere Dresdeko margoak.
  • Canaletto: Veneziako kanal nagusia.
  • Giovanni Battista Tiépolo: Santa Anaren begitazioa.
  •  Rosalba Carriera: Barbarina Campani dantzaria.

Holandarrak:

  •  Rembrandt: Saskia van Uijlenburghen erretratua, Ganimedes arranoak bahitua.
  •  Frans Hals: Gizonaren erretratua.
  •  Willem Claesz Heda: Mastusta pastel bodegoia.
  •  Vermeer: Alcahueta, Neskatxa gutuna irakurriz.

Alemaniarrak:

  • Alberto Durero: Gazte baten erretratua.
  • Caspar David Friedrich: Mendiko gurutzea/Tetschereko erretaula.
  •  Lucas Cranach zaharra: Santa Katalinaren erretaula.
  • Hans Holbein gaztea: Morette jaunaren erretratua.

Flandiarrak:

  • Jan van Eyck: Amabirjina, san Miguel eta santa Katalinaren triptikoa.
  • Pedro Pablo Rubens: Basurdaren ehiza, Mercurio y Argos.
  •  Jacob Jordaens: Kristoren hurbilekoak hilobian.
  • Anthony van Dyck: Sileno mozkorra.

Espainiarrak:

  •  El Greco: Itsuaren sendatzea.
  • José de Ribera: Diogenes.
  •  Juan Bautista Maíno: Kristoren berpizkundea.
  • Bartolomé Esteban Murillo: Amabirjina eta umea, Kordobako San Rodrigo.
  • Diego Velázquez: Juan Mateosen erretratua.

Frantziarrak:

  • Nicolas Poussin: Floraren erreinua.
  •  Antoine Watteau: Maitasun festa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]