Venus lotan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Venus lotan
Giorgione - Sleeping Venus - Google Art Project 2.jpg
Jatorria
SortzaileaGiorgione eta Tiziano
Sorrera-urtea1500(e)ko hamarkada
Jatorrizko izenburuaVenere dormiente eta Sleeping Venus
MugimenduaVeneziako eskola
Goi Pizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak108,5 (altuera) × 175 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass92C451 eta 25H17
Kokapena
LekuaGemäldegalerie Alte Meister
BildumaStaatliche Kunstsammlungen Dresden (en) Itzuli
InbentarioaAM-185-PS01
JabeaAugusto II.a Poloniakoa
skd-online-collection.skd.museum…
Aurpegiak lasaitasuna azaltzen du.
Tizianoren Txakurtxoaren Venusak oso garbi adierazten du Giorgioneren eragina.

Venus lotan edo Dresdengo Venusa Giorgione italiar margolariak 1510 inguruan egin zuen mitologiako margolan ospetsua da. Oihal gaineko olio-margolaritza teknikan egina Pizkunde eta Barrokoko garaietan gai ohikoa jasotzen du, Venus jainkosa etzanda lo egiten (Tiziano, Rubens). Dena dela, margolariaren teknika esker, lan honek eragin handia izan zuen. Giorgioneren azkenetariko margolana izan zen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dugu ezagutzen Giorgionek margotu zuen urte zehatza. Dirudienez, berak lana bukatu gabe utzi zuen, eta Tiziano izan omen zen zeruaren margoa bukatu zuena.[2] Urte askoa Tizianok egindako margolan baten kopia zela pentsatu zen; kopia horren egilea Sassoferrato izeneko margolaria izan zitekeen. Azkenean, Giovanni Morelli (1816-1891) kritikariak zehaztu zuen benetako egilea, XIX. mendean. Margolanaren ezagutzen den lehenengo kokapena Veneziako Casa Marcello izan zen. Ondoren, Ferraran eta Modenan agitzen zuen Esteko leinuaren eskuetara igaro zen. Familia horrek 1746an Saxoia etxeari saldu zion. Gaur egun Dresdengo Gemäldegalerie Alte Meisterren erakusten da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan handia da, 108,5 zm x 175 zm. Lanean neska gazte bat biluzik eta lotan, oso lasai, ikusten dugu. Emakumea kanpoaldean egotea benetako iraultza izan zen garaiko margolaritzan eta askoren ustez horrek arte modernoaren hasiera markatzen du. Neskaren formak eta atzean ikusten den paisaiarenak antzekoak dira baina koloreek bereizten dituzte. Hitz batek definitzen badu margolan hau hori oreka da, harmonia. Ikuspegi bukoliko batean neskaren axolagabekeriak, sentsualitateak oso erotismo dotorea transmititzen du.

Dena dela, margolariak tartra jartzen du margotutako irudiarekin. Fenomeno hori ohikoa da Giorgioneren lanetan. Ikuspegi kontenplatiboa dago bai ikuspegiaren gainean, bai emakumearen gainean. Emakumearen loa zuhurra da. Inguruan ikusten diren hostoek, bestetik, nahiko tonu hotzak dituzte, ez tonu beroak. Emakumea jantzien eta mihiseen gainean dago etzanda eta horien tolesak maisutasun handiz eginak daude.

Elementu erotikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatutako tarte horren barruan badira elementu sinboliko erotiko batzuk:

  • Eskuineko besoa altxatuta du, eta horrek bere besape osoa erakusten digu, bere sexuaren ikurra.
  • Ezkerreko eskua bere aluaren gainean dago jarrita.
  • Ikuspegiaren bihurguneek emakumeenak indartzen dituzte.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolari askoren gainean eragin handia izan zuen margolan honek. Goian Tiziano (Txakurtxoaren Venusa) eta Rumbens aipatu baditugu, beste izen garrantzitsuak hauek dira: Velázquez, (Venus ispilukoa), Ingres eta Manet.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]