Gema Gonzalez de Txabarri
Itxura
Gema Gonzalez de Txabarri | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2005eko maiatzaren 16a - 2009ko apirilaren 3a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia
2001eko ekainaren 8a - 2005eko otsailaren 22a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Zarautz, 1966ko apirilaren 21a (58 urte) | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Familia | |||||||
Haurrideak | |||||||
Jarduerak | |||||||
Kidetza | Greenpeace | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Gema Gonzalez de Txabarri Miranda (Zarautz, Gipuzkoa, 1966ko apirilaren 21a)[1] 1998-2009 artean politikari ibilbidea egin zuen. Zuzenbidean lizentziatua, Eusko Jaurlaritzako legelaria da, Euskal Ikaskuntzetan eta Europar Ikaskuntzetan graduondokoak ditu. Eusko Legebiltzarraren VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan, legebiltzarkide izan zen, azken legealdian bertako giza eskubide batzordeburu. 2013ko otsailean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkari izendatu zuten 2020 a arte.
EAJren barnean, Zarauzko Batzarreko eta Gipuzkoa Buru Batzarreko kide ohi, eta Euskadi Buru Batzarreko burukidea izan zen. Ibilbide horren ondoren politikari utzi zion.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gema Gonzalez de Txabarri Miranda», Eusko Alderdi Jeltzalearen webgunea.