Genrikh Kasparian
Genrikh Kasparian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tbilisi, 1910eko otsailaren 27a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Armenia |
Talde etnikoa | Armeniarra |
Heriotza | Erevan, 1995eko abenduaren 27a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Georgian Technical University (en) 1931) |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria, chess composer (en) eta idazlea |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Genrikh Moiseievitx Kasparian (armenieraz: Հենրիկ Գասպարյան, errusieraz: Генрих Моисеевич Каспарян; Tbilisi, gaur egungo Georgia), 1910eko otsailaren 27a - Erevan, Armenia, 1995eko abenduaren 27a) armeniar xake-jokalaria eta xake-ikasketen sustatzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genrikh Moiseievitx Kasparian Tbilisin jaio zen, orduko Errusiar Inperioan, egungo Georgian, 1910eko otsailaren 27an.
Historian izan den Xake-ikasketen konpositore nagusitzat hartzen dute eta oso jokalari aktiboa izan zen, Armeniako Txapelketa, 1934tik 1956ra bitartean[1], 10 alditan irabazi zuelarik eta Tbilisikoa, berriz, beste 3 alditan (1931, 1937, 1945). SESBeko Txapelketan, 4 alditan izan zen finalista (1931, 1937, 1947, 1952), baina ez zuen hamargarren postutik aurrera egiteko aukerarik izan.
Konposizioek eman zion ospe handiena. Xekeko buruketekin hasi zen eta liburu ugari idatzi zuen. 600 bat ikerketa osatu zituen eta 57 lehen sari irabazi ere bai.
1936an irakasle nazional bilakatu zen Kasparian eta, 1950ean, nazioarteko maisu.
1956an, Xake Konposizioen Nazioarteko Epaile egin zuten eta, 1972an, Nazioarteko Maisu Goren izan zen Xake Konposizioan.
1995eko abenduaren 27an Erevanen (Armenia) hil zen.