Georgi Vasilievitx Txitxerin

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Georgi Vasilievitx Txitxerin
Bundesarchiv Bild 102-12859A, Georgi Wassiljewitsch Tschitscherin.jpg
Sobietar Batasuneko Kanpo Arazoetako ministro

Bizitza
Jaiotza Inzhavinsky District eta Karaul1872ko azaroaren 24a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoa Errusiarra
Heriotza Mosku1936ko uztailaren 7a (63 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Hezkuntza
Heziketa San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria, diplomazialaria eta musikologoa
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Sinesmenak
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Georgi Vasilievitx Txitxerin (Karaul, Tamboveko probintzia, Errusiar Inperioa, 1872ko azaroaren 24a - Mosku, SESB, 1936ko uztailaren 7a) errusiar diplomatikoa izan zen. 1918-1930 bitartean Kanpo Arazoetako herri komisarioa izan zen.

Sozialdemokrata zenez 1907. urtean Alemaniara jo behar izan zuen eta Ingalaterrara gero. 1918. urtean Ingalaterratik egotzi zuten. Urte berean Trotskiren postua bete eta Atzerri Arazoetarako herri komisario izendatu zuten. Estatu kapitalistek bultzatzen zuten Errusiaren bakartasuna saihesten ahalegindu zen. 1922an Genovako konferentzian izan zen, eta han alemaniarrekin negoziatu zuen (Rapalloko hitzarmena) Errusia nazioarteko politikagintzara itzul zedin. 1930. urtean Litvinov politikariak hartu zuen Txitxerinen lekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgi Vasilievitx Txitxerin Aldatu lotura Wikidatan