Geotrupes stercorarius
| Geotrupes stercorarius | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Geotrupidae |
| Leinua | Geotrupini |
| Generoa | Geotrupes |
| Espeziea | Geotrupes stercorarius Linnaeus, 1758 |
Geotrupes stercorarius kakalardo espezie bat da, Geotrupidae familiakoa, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europan eta Ekialde Hurbilean hedaturik dago. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grezierazko γῆς (geo, lurra) eta τρῦπα (trỹpa, "zuloa") hitzen elkarketan sortzen da generoaren izena eta "lurraren zulatzailea" esan nahi du[2]. Latinezko stercŏrārĭus izenak "simaur zalea" esan nahi du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geotrupesak 2 eta 2,5 cm arteko luzera hartzen du eta itxura borobildu eta trinkoa du. Gorputzak kolore beltza du eta iridiszentzia urdin edo berdeak izan ohi ditu. Elitroek lerro zuzen markatuak dituzte, bakoitzak zazpi. Hanka beltzak ditu, arantzatsuak eta iletsuak, eta lurrean zuloak egiteko erabiltzen dituenez oso indartsuak dira. Antena oso motzak ditu[3].
Habitata eta elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelaietan eta basoetan aurkitzen da, animalien gorotzak aurki ditzakeen tokietan hain zuzen ere. Geotrupes stercorarius koprofagoa da eta behien gorotzak atsegin ditu bereziki. Deskonposatzen ari diren onddoez eta landareez ere elikatzen da.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean arrak eta emeak gorotzaren azpian 50 cm inguruko tunela zulatzen dute, eta hainbat albo galeria ere egiten dituzte. Galeria bakoitzaren muturrean ganbera bat eraikitzen du emeak eta arrautza bat jartzen du. Bukatzeko galerien irteerak simaurrarekin ixten dituzte.
Arrautza haietatik jaioko diren beldarrak inguruan duten simaurraz elikatuko dira. Urtebete igaro ondoren pupa sortuko dute eta heldu bihurtuko dira[4].
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garrantzi ekologiko handia dute, animalien gorotzak deskonposatzen baitituzte. Horrekin lurra ongarritu egiten da eta patogenoei bazka kentzen zaie[3]. Estatu Batuetan geotrupesak sartu dituzte funtzio hori bete dezaten[3].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Geotrupes heldua.
- Geotrupes heldua.
- Geotrupesaren tamaina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- ↑ «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, Τ , τρύγιος: , τρῦπα» www.perseus.tufts.edu (kontsulta data: 2023-09-10).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) ecosostenibile. (2023-01-09). «Geotrupes stercorarius: Sistemática, Hábitat, Ciclo de vida...» Un mundo ecosostenible (kontsulta data: 2023-09-10).
- ↑ «Escarabajo estercolero zumbador | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (kontsulta data: 2023-09-10).