Gerion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gerion
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Krisaor
Ama Callirrhoe Itzuli
Seme-alabak Erytheia Itzuli

Gerion greziar mitologian erraldoi beldurgarri bat zen, Krisaor eta Kalirroeren semea. Gerion gizakien itxurako hiru gorputzez osaturiko izaki bat bezala irudikatzen da. Eriteako uhartean bizi zela diote elezahar gehienek, gaur egungo Cadizen, itsaso mediterraneoaren mendebaldean. Ortro izeneko zakur baten jabea zen eta hainbat abeltzaintza lurren jabea, Eurition izeneko artzain batek zaintzen zituen lur hauek Ortro zakurrarekin batera.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerion izena greziar γηρύειν (guerýein) aditzetik dator, ohiukatu edo garrasi egin esan nahi du. Seguraski artzain bat zelako du izen hori.

Heraklesen hamargarren lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heraklesen hamargarren lana

Heraklesek bere hamargarren lana betetzeko, Gerioni bere ganadua lapurtu behar zion. Gerionengana iristeko Libioko basamortua (gaur egungo Libian) zeharkatu behar zuen, bertako beroaz aspertuta Heliosi gezi bat jaurtitzea erabaki zuen, honek gelditzeko eskatuz, itsasoa zehrkatzeko urrezko kopa eman zion. Modu honetan iritsi zen Herakles Eriteara.

Eriteara iritsitakoan, Heraklesek Gerioni bere ganadua lapurtu zion. Honek Gerion haserretu eta lapurra jarraitzen hasi zen, suminduta. Gerion mendeku bila, bere kontra borrokatu zen, baina Heraklesek Hidraren pozoia zuen gezi bat jaurti zion. Gerionen hiru gorputzak zeharkatu eta hil egin zuen geziak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1]Mitologia Klasikoa, 218 Heraklesen hamabi lanak