Estinfaloko txoriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Estinfaloko txoriak
Antzinako Greziako erlijioa
Herakles Stymphalian BM B163.jpg
Ezaugarriak

Estinfaloko txoriak greziar mitologiako txori gizajaleak ziren, letoizko hegoak eta metalezko luma zorrotzekoak. Gainera, gorotz pozoitsuak zituztenez inguruko lurrak hondatzen zituzten. Ares gerraren jainkoaren animaliak ziren.

Heraklesen seigarren lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txori hauen galgarria ikusita, Euristeok Heraklesi txori hauek Estinfalo lakutik kanpo botatzeko agindu zion. Heraklesek ezin zuen ezer lortu bere indar eta geziekin. Orduan, Atenea agertu zen kriskitin batzuekin. Herakles leku altu batera igo zen eta kriskitinak jo orduko txori guztiak desagertu ziren.

Euristeorengana itzuli zenean ezkutatuta aurkitu zuen, txoriak bere jauregi inguruan baitzeuden. Heraklesek kriskitinak jo eta txoriak ihes egin zuten berriz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estinfaloko txoriak Aldatu lotura Wikidatan
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.