Herakles hidraren bila joan zen Lerna lakuraino. Bertan sudurra zapi batez estali zuen, Hidrarengana iritsi zenean, buruak mozten hasi zen. Baina moztutako buru bakoitzagatik, beste bi ateratzen zitzaizkion.
Orduan Jolaok eman zion ideia bat: Hidraren buru bakoitza moztu eta su ematea. Horrela lortu zuen Hidrari buru gehiago ez ateratzea eta berau gainditzea. Heraklesek geziak Hidraren odol pozoitsuan busti zituen, bere lana eginez.
Euristeorengana joan zenean, honek esan zion laguntza jaso zuenez lan hori ez zela kontuan hartuko.