Ghapama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ghapama
Erregosi
Osagaiakkuia eta arroza
Historia
JatorriaArmenia
Ghapama mahaiera aterata.

Ghapama (armenieraz: Ղափամա) Armeniako sukaldaritzako plater tipikoa da, Gabonetako oporretan prestatua, eta osagai nagusia kuia da. Armeniako fruta tipikoekin ondutako kuia-zopa da, kuian bertan zerbitzatzen dena.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ghapama izenak "Lapiko estalia" esan nahi du armenieraz[1].

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalabazaren barruko zatiak kenduz prestatzen da, eta arroz irakinarekin kozinatua, fruta lehor eta almendra xehatuen barietate bat, xehe-xehe ebakitako sagarrak, abrikota (Armeniako fruta nazionala), aranak eta mahaspasak. Oso ohikoa da eztia eta kanela ehoa edo azukrea nahastea. Kalabaza betea aldez aurretik koipeztatutako plantxa batean jartzen da, bigundu edo egosten den arte. Une horretan, gurinarekin igurzten da, ondoren zerbitzatzeko.

Zerbitzatzerakoan atalka zatitzen da, diametralki, eta irekitako lore baten itxura hartzen du[2].

Ghapamarekin batera espeziedun tea hartzen da[3].

Zabalkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armeniarren diaspora oso zabala da. Mundu guztian aurkitzen dira armeniarren komunitateak eta ohikoa da komunitate horiek gabonen inguruko jaialdietan ghapama kozinatzea[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «→ Ghapama (Calabaza Armenia) ↓ MEJORES RECETAS 【2020】» ComidaArmenia.com 2020-01-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  2. (Ingelesez) «Ghapama» Food 2015-12-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  3. (Ingelesez) «Stuffed pumpkin (Ghapama)» Taste of Beirut 2020-10-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  4. (Ingelesez) fitnfastrecipes. (2020-11-24). «Armenian Ghapama, Vegetarian Festive Recipe» fitnfastrecipes (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]