Edukira joan

Piemonte

Koordenatuak: 45°15′N 7°55′E / 45.25°N 7.92°E / 45.25; 7.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
Piemonte
Administrazioa
Estatua Italia
HiriburuaTorino
ProbintziakAlessandria
Asti
Biella
Cuneo
Novara
Turin
Verbano-Cusio-Ossola
Vercelli
Udalerriak1206
Geografia
Koordenatuak45°15′N 7°55′E / 45.25°N 7.92°E / 45.25; 7.92
Azalera25.400 km²
Demografia
Biztanleria4.289.000 biztanle (2005)
Dentsitatea166 bizt/km²
www.regione.piemonte.it

Piemonte[1] (italieraz: Piemonte; piemonteraz, okzitanieraz eta frankoprovenzeraz: Piemont) Italiako ipar-mendebaldeko eskualdea da.

Okzitaniako lurraldetzat ere jotzen dute, bereziki Torino eta Cuneoko probintziak (Okzitaniako haranak).

Hiriburua Turin da. 25.399 km2-ko azalera dauka, 4.289.000 biztanleekin (166 biz./Km2).

Hiri nagusiak, Torinoz gain, hauek dira: Asti, Biella, Chivasso, Alessandria, Novara, Cuneo eta Vercelli.

Savoia, Auvernia-Rodano-Alpeak eta Proventza-Alpeak-Kosta Urdina (Frantzia) dauzka mugakide mendebaldean, Aosta Ibarra ipar-mendebaldean, iparraldean Valais eta Ticino kantoiak (Suitza), ekialdean Lonbardia, hego-ekialdean Emilia-Romagna eta hegoaldean Liguria.

Castelnuovo Calcea herria; atzean, Alpeak.

Iparraldean arku handi bat eratzen dute Alpe mendiek eta bertan daude Italiako eta Frantziako gailur nagusi zenbait: Viso (3.841 m), Paradis Handia (4.061 m), Mont Blanc (4.807 m), Cervino (4.478 m) eta Rosa mendia (4.638 m). Haran estu sakonek zeharkatzen dituzte mendiok eta han daude Frantzia eta Italia lotzen dituzten lepoak (Larche, Mont-Genevre, Mont du Saint-Bernard eta Mont du Simplon). Iparralde menditsuaren eta hegoalde lauaren artean garaiera txikiagoko muinoak daude. Klima kontinentala da. Alpe mendietatik jaisten diren Po ibaiak eta honen adarrek ureztatzen dituzte Piemonteko lurrak.

Mendi nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laku nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sardinia-Piemonte erreinua 1856an.

Transpadanako eta Liguriako eskualdeen barne zegoen erromatarren garaian eta Odoakroren (476-493), Teodorikoren (493-526) eta bizantziarren mende egon zen (555). Lonbardiarrek dukerrietan banatu zuten, frankoen garaian konderri bihurtuzirenak. Ivreako markesaren ingurura bildu zen lurralde osoa X. mendean, hungariarren eta sarrazenoen erasoak zirela eta. X. mendearen bukaeran, berriz, Ivreako, Turingo eta Liguriako eskualdeetan banatu zen lurraldea (950). 1240. urtean agertu zen lehen aldiz Piemonte izena. XIV. mendetik aurrera Savoiako etxeari lotuta dago Piemonteko historia. Frantziaren mende egon zen 1796-1814 urteetan.

Abere hazkuntza eta turismoa dira Piemonteko iparraldeko ekonomia jarduera nagusiak; zentral hidroelektriko ugari daude ibaien goi ibilguetan. Garia, garagarra, artoa, bazkarako landareak, arroza eta, batez ere, mahatsa lantzen dira Piemonteko eskualdearen erdialde eta hegoaldean (Italiako ardoaren % 14 ekoizten da bertan).

Oso industria aberatsa eta ugari da Piemonten, Turin-Milan-Genoa industria ardatz handiari esker. Metalurgia, nekazaritzarako makineria, automobilgintza (Fiat, Lancia), mekanika industria, bulegoetarako makineria, kimika industria, ehungintza, janari industria eta ardogintza dira industria garrantzitsuenak.

Piemontear ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]